Dokumentuaren akzioak
Dantza tradizionalaren alde lan egiten duten taldeen eta pertsonen lana eskertuko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, "Dantza Tradizionalaren esker onak" ekitaldia antolatu du aurten lehenengo aldiz. Helburua da dantza tradizionalarekin eta BDBrekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak ematea. Esker on hauekin, era batera edo bestera, modu isilean dantza tradizionala hedatzen diharduten taldeen eta pertsonen lana ikustarazi nahi da. Ekitaldia azaroaren 22an, asteazkena, 20:00etan izango da BBK Salan. Hauek izango dira aurtengo protagonistak:
- Karmele Goñi. (hil ostekoa), Bizkaiko dantza talde askok haien ekitaldietan erabili dituzten jantziak, ahanzturatik ateratzeko emandako laguntza eta kolaborazioari esker ona.
- Iruñeko Gaiteroak. Musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona, baita Federazio honekin zein Bizkaiko eta Euskal Herri osoko dantza taldeekiko kolaborazioagatik.
- Lanestosako dantza taldea. Haien herriko dantzak zaindu eta mantentzeko lanari esker ona.
- Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketaren antolatzaileei, 45 urtez dantza talde autoktonoak hedatu eta zabaltzeko lanari esker ona.
- Fco. Javier Arriaga “Txebi”. Argazki eta beste medioen bidezko dokumentazioaren bitartez folklore eta dantzaren zabalpenean egindako lanari esker ona.
- Ondorengo Dantza Taldeei: Amaia (Lutxana Barakaldo), Edirre (Basauri), Elai Alai (Gernika), Eusko Lorak (Sestao), Gaztedi (Santutxu-Bilbo), Laguntasuna (Donebikendi-Barakaldo). 60 urte eta gehiagoko ibilbideari esker ona, Euskal Herriko dantza tradizionalak plazaratzen.
- Jon Pertikari esker ona. Beti Jai Alai dantza taldeko sortzailea, erabateko dedikazioa eta konpromisoa euskal dantza tradizionalarekin eta folklorearekin, baita bere borondatezko lan itzela Bizkaiko Dantzarien Biltzarra zein Euskal Dantzarien Biltzarrean.
Dokumentuaren akzioak