Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zortzi omendu izango dira BDBren III. Dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

Zortzi omendu izango dira BDBren III. Dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldian

2019/12/02 08:00
Zortzi omendu izango dira BDBren III. Dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldian

Eguzki-dantza, Lekeitio, 2018-06-24. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Joseba Larrieta, Dindirri dantza taldea, Zasi eskola, Etorkizuna dantza taldea, Euskal Museoa, Kepa Artetxe eta Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari ohiak omenduko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Abenduaren 3an, 20:00etan Bilboko BBK Salan izango da BDBk eta Deiak antolatutako ekitaldia.

Euskal Herriko dantza tradizionalaren arloan egindako lanagatik esker onak emango zaizkie omenduei. Euskal kulturan eta dantzan, modu isilean, lanean aritu diren eta diharduten taldeak eta pertsonak sarituko dira hirugarrenez. 2017an hasi zen BDB Esker Onak sariak banatzen. Hemen dituzue aurtengo sarituak eta aitortu eta eskertuko zaizkien ekarpenak:

  • Joseba Larrieta; musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona, Urduñan txistulari gisa Entradillen mantentze-lanean.
  • Dindirri dantza taldea; dantza tradizionaleko talde gisa eta antzeko beste talde batzuen bultzatzaile gisa bere ibilbide historikoagatik.
  • Zasi eskola; 60 urte eta gehiagoko ibilbideari esker ona, Euskal Herriko dantza tradizionalak plazaratzen.
  • Etorkizuna dantza taldea; Lekeitioko dantza, eguzki-dantza, zaindu eta mantentzeko lanari esker ona.
  • Euskal Museoa; folklore arloan eta dantza taldeen laguntzaile izan den entitatea.
  • Kepa Artetxe; bere ibilbideagatik dantza tradizionalean eta batez ere Galdakaoko Andra Mari dantza taldean.
  • Jon Irazabal Kata; Durangaldeako folklore eta dantza tradizionalean egindako ikertze eta hedatze lanari esker ona.
  • Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari ohiak; Euskal Herriko dantza tradizionalaren arloan egindako lanagatik esker onak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.