Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza profesionalen prekarietatea egiaztatu du ADDEk

2022/12/20

Profesionalen egoera prekarioa azpimarragarria da, elkarrizketatuen ia erdiak (% 46,4) dantzaren sektoreko jardueratik 10.000 euro baino gutxiago eskuratzen baititu, aldizkakotasun handiarekin gainera. Kulturaren Euskal Behatokiaren laguntzarekin ADDE k egindako inkestaren emaitzak ezagutzera ema...

Gehiago irakurri

Ortzadar Argentinan: "Harrigarria da nola mantentzen dituzten dantza taldeak"

2022/12/16

Argentinako Nafar Etxeetan ibili dira Ortzadar Folklore Elkarteko kideak. Lur hartu bezain pronto hartu digu telefonoa Mikel Lasartek, etxerako bidea kostakoa izan zaie, "azken bi egunak aireportuan edo airean pasa ditugu". Berrogei dantzarik eta musikarik osatutako taldea izan da azken bi asteet...

Gehiago irakurri 1

Negua argituz soka-dantzan

2022/12/15

Neguko soka-dantza plazaratuko dute Bardozen abenduaren 16an. Olentzeroren etorrera rako soka-dantza prestatu dute Bardozeko Lagunekin, Irisarriko Denentzat, Baionako Dantz’Ari eta Angeluko Angeluarrak dantza talde ek. 19:00 inguruan kantuan hasiko dute ...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

2022/12/07

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dir...

Gehiago irakurri

Dantzazalentzako Durangoko Azokako erosketa zerrenda

2022/12/06

Euskal Kultur ekoizpenen erakusleiho eta gure kulturaren bilgune bilakatuko da Durango abenduaren 7tik 11ra, beraz, ezin falta dantzarik! 2022ko Durangoko Azokan dantzazaleentzako interesgarriak izan daitezkeen hainbat produktu zerrendatu ditugu. Liburuak, aldizkariak, CDak edota DVDak; argital...

Gehiago irakurri

"Folklorea hutsa, hotza eta esangurarik gabea bihurtzeak kezkatzen gaitu"

2022/12/02

Elkartruke batekin hasi eta 25 urteko bidea egin du Ibarra-kaldu Elkarteak antolatzen duen Barakaldoko Herrien Arteko Folklore Jaialdiak. Euskal Herriko eta inguruetako dantza eta musika oinarria hartu eta urtez urte handitzen joan da jaialdia. Ateak zein leihoak ireki dizkie Ibarra-kalduko kideei,...

Gehiago irakurri

Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria

2022/12/02

Santutxuko Gaztedi dantza taldearekin dantzaren munduan sartu eta euskaltzaletasuna dantzaren eta ikastolen bidez bultzatzen jardundako Joseba Arrieta "Txertudi" (1932-2022) hil da 92 urterekin. Gaztedi dantzari taldearen lehen belaunaldiko kidea izan zen eta EDBn parte hartu eta Dantzari aldizkari...

Gehiago irakurri 1

Jakes Abeberri hil da, dantza maite zuen politikaria

2022/12/01

Oldarra dantza taldeko dantzaria eta arduraduna, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria izandakoa, Biarritzeko Maitaldia dantza jaialdia plantan jarri zuen eta Malandain Ballet Biarritzen sustatzailea izan zen. Politikari abertzalea, kargu politikoak izan ditu hainbat hamarkadaz eta zehazki Bi...

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren alde aritutakoak eskertuko ditu BDBk seigarren urtez

2022/11/25

Juan Antonio Aroma, Raimundo Flores Mundi, Tronperri dantza taldea, Salleko txistu eta dantza taldea, Kepa Junkera, San Lorentzo dantza taldea eta Iremine dantza taldea, Goizaldi dantza taldea eta Ondalan erraldoi eta buruhandien konpartsa omenduko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Esker Onak ...

Gehiago irakurri

Maskaradak urtarrilaren 15ean abiatuko dira

2022/10/28

Zuberoako hiriburuak hartu du 2023an maskaradak emateko ardura. Maule-Lextarreko gazteek iragarri berri dituzte 2023ko maskaradetako karguen banaketa eta inauterien hasiera eta bukaera datak. Urtarrilaren 15ean hastea eta apirilaren 22an bukatzea aurreikusten dute. Asmoa da 15 emanaldi egitea, hau ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com