Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Aramaixo dantzan", Lagun Artean taldearen historia jasotzen duen dokumentala

Dokumentuaren akzioak

"Aramaixo dantzan", Lagun Artean taldearen historia jasotzen duen dokumentala

2024/04/12 07:50

1950eko hamarkadan hasi ziren dantza taldea osatzen Aramaion, Ramon Ormaetxearen gidaritzapean. Badirudi, urte batean abade bati agurra egiteko dantzari talde bat elkartzea pentsatu zutela eta ekitaldi haren bueltan mutil taldea elkartu zen dantza egiteko.

Aramaixo dantzan
Argazkia: Aramaixo dantzan

Dokumentalean jaso dute taldearen ibilbidea, taldeko kideen testigantzak, argazki zaharrak eta egungo irudiak bilduta Aramaixo dantzan 30 minutuko ikus-entzunezkoan. 2023ko abenduaren 30ean estreinatu zuten dokumentala.

Egun bateko dantza saiotik abiatu eta gaur egunera arte, gorabehera, eboluzio eta aldaketekin Lagun Artean-ek badu zeresana herrian. Egun sei taldek osatzen dute dantza taldea, lau urterekin hasten dira eta hortik aurrera ez da mugarik.

Hastapenetik hona zenbat kontu

Hasierako urratsak, lehenengo irakasleak, lokalak, umetako oroitzapenak, errepertorioa, haurren taldeak, arduradunak, neska-mutilen rolak, egungo egoera, mutilen egungo joera, dantzaren funtzioa, transmisioa... jorratu dituzte hizlariek.

Aramaixo dantzan
Argazkia: Aramaixo dantzan

Hainbat belaunalditako dantzarien eta irakasleen hitzak jaso dituzte: Jose Mari Urizar, Izaskun Ormaetxea, Patxi Aiastui, Mertxe Mondragon, Juan Luis Nafarrete, Ines Gardoki, Adela Elejalde, Lurdes Uribarren, Ainara Inuntziaga, Oihane Vicente, Aintzane Telleriarte, Ane Arrizabalaga, Ibon Kortabarria, Hegoi Azkarate.

Aramaixo dantzan
Argazkia: Aramaixo dantzan

Aramaixo Dantzan

  • Kamera eta edizioa: Mikel Serrato
  • Produkzioa eta kazetaritza lana: Rosa Mondragon
  • Argazki zaharrak: Herritarrak, Aramaioko Udala
  • Urtea: 2023

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.