Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beskoitze, Bilbo, Erriberri, Oñati eta Guardiako dantzak izango dira Basauriko Agerketan

Dokumentuaren akzioak

Beskoitze, Bilbo, Erriberri, Oñati eta Guardiako dantzak izango dira Basauriko Agerketan

2024/09/19 07:50
Beskoitze, Bilbo, Erriberri, Oñati eta Guardiako dantzak izango dira Basauriko Agerketan

Kaskarotak, inauteriak, Beskoitze, 2019-02-16. Argazkia: Jokin Artola - Dantzan CC-BY-SA

Lapurdi, Begoñako Basilika, Erriberriko inauteri, Oñatiko korpus eta Guardiako dantzak ikusgai larunbat honetan Basaurin. Euskal Herriko Dantza Agerketan Euskal Herriko bost taldek tokian tokiko beren dantzak eskainiko dituzte. Beskoitzeko (Lapurdi) Oinak Arin, Bilboko (Bizkaia) Beti Jai Alai, Erriberriko (Nafarroa) Txibiri, Oñatiko (Gipuzkoa) Oñatz eta Guardiako (Araba) Katximorro taldeak dira Euskal Herriko Dantza Agerketaren 52. ediziora gonbidatu dituzten taldeak.

Bost taldeak larunbatean, irailaren 21ean, arituko dira 19:00etan Basauriko Bizkotxalde Parkean. 18:00etan abiatuko dira talde guztiak Social Antzokitik Bizkotxaldera segizioan. Euria egingo balu, ekitaldia Social Antzokian izango litzateke. Basauriko dantza taldeek elkarlanean antolatzen duten jaialdi hau Euskal Herriko tokiko dantzen erakusleiho da. 1972. urtean sortu zen eta tokian tokiko dantzak egiten dituzten talde edo herritarrek hartzen dute bertan parte.

Azken urteetan egin duten legez aurtengoa ere Streamingez zabalduko dute zuzenean:

Asteburu osoko programa

Ekitaldi nagusia larunbatekoa izango bada ere asteburu osoan izango dira ekitaldiak Basaurin. Ostiralean, hilak 20, haurrentzako tailerrak, Basauri Kantari eta erromeria izango dira. 

Igandean, berriz, etxeko dantza taldeen txanda izango da. Hilak 22, 19:00etan, Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeak Bizkotxalde parkean arituko dira. Euria eginez gero, Social Antzoki izango da ekitaldia, larunbatekoa bezala.

LII. Euskal Herriko Dantza Agerketa 2024

Irailak 20 ostirala

  • 18:30ean haurrentzako tailerrak, Solobarria plazan.
  • 19:00 Erromeria, txorizoa sagardoarekin, Solobarria plazan.
  • 20:30 Basauri Kantari, , Solobarria plazatik abiatuta.

Irailak 18 larunbata

  • 18:00 Social Antzokitik talde gonbidatuen kalejira eta jarraian XLII. Dantza Agerketa. Honako taldeen dantza ikuskizuna izango da: Beskoitzeko (Lapurdi) Oinak Arin, Bilboko (Bizkaia) Beti Jai Alai, Erriberriko (Nafarroa) Txibiri, Oñatiko (Gipuzkoa) Oñatz eta Guardiako (Araba) Katximorro.

Irailak 19 igandea

  • 19:00 Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurre dantzataldeen emanaldia Social Antzokian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.