Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hasi da Dantza Plazan denboraldia Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Hasi da Dantza Plazan denboraldia Gasteizen

2024/05/17 11:40
Hasi da Dantza Plazan denboraldia Gasteizen

Dantza Plazan, Gasteiz.

Asteburua dantzan hasteko aukera paregabea eskaintzen du Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan ekimenaren bidez. Maiatzetik irailera bitarte bederatzi dantzaldi antolatu dituzte eta helburua da herritarrak dantzaz gozatzea. Bertaratutakoei dantzaz gozatu eta ikasteko aukera eskainiko zaie.

Maiatzeko eta ekaineko saioak Florida parkean izango dira 20:00etan. Abuztuan, Andre Mari Zuriaren jaietan, Santa Maria plazara lekualdatuko da eta irailean Florida parkera itzuliko dira dantzaldiak, baina orduz zertxobait aurreratuta, 19:30ean.

Folklore Akademiako kideek gidatu eta musikatuko dituzte saioak eta saio bakoitzeko errepertorioa zehaztua dute. Besteak beste, fandango eta arin-arinak, jauziak, borobileko dantzak, larrain-dantza, banangoa, baltsak, txulalai dantzatuko duzue. Hemen duzue egun bakoitzean dantzatuko duten errepertorioa.

Dantza Plazan Gasteiz

  • Maiatzak 10, 17, 24 eta 31. 20:00etan Florida parkean

  • Ekainak 14 eta 21. 20:00etan Florida parkean

  • Abuztua 9. 19:30ean Santa Maria plaza

  • Irailak 6 eta 13. 19:30ean Florida parkean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.