Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Dokumentuaren akzioak

Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

2024/06/11 11:25

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri berri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen ari diren honetan, urteurren opari ederra jasoko dute dantzariek.

Udalak bost hautagai izendatu zituen, eta eta horien artean bozkatu dute azken asteotan iruindarrek. Dugunak 3.971 boto jaso ditu. Bigarren postuan geratu da Iruñeko San Joan Jainkoaren ospitalea  3.466 botorekin, hirugarren Fraile Anaiak gaiteroak 1.141 botorekin, laugarren Nafarroako Emakume Desgaituen Elkartea (794 boto) eta bosgarren Nafarroako Euskal Pilota Federazioa (787 boto). Aipatzekoa da aurreko fasean hautagaien artean izan dela Ortzadar folklore elkartea baita ere.

1949an sortu zen Duguna dantza taldea eta San Fermin jaiak beti izan dira taldearen jardunaren erdigunean. Taldearen zuzendari Aritz Ibañez-ek hitzetan: "gure taldea esan dezakegu kasik San Fermin jaietan dantzatzeko sortu zela. Gure dantza taldea izateko arrazoia diren festa horiei hasiera eman ahal izatea borobila litzateke”.

Jarraitu Dantzan whatsapp bidez edo telegram bidez ere, eta jakina, eskura gaituzu X-twitter, facebook, Instagram eta baita emailez ere.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.