Dokumentuaren akzioak
Besta Berri - Korpus egutegia 2024
Besta Berri, Gorpuzti, Gorputz, Korpus edo Corpus Chisti jaia ospatuko da Euskal Herriko hainbat txokotan. Garai bateko festa erraldoi eta arranditsuak zertxobait xumetu badira ere zenbait herritan prozesio eta dantza ikusgarriak gorde dira.
Donoztiri, Heleta, Armendaritze, Oñati, Lakuntza, Kuartango, Zangoza, Iruñea, Sestaon... asteburu honetan bada dantza, musika eta festa. Pazko ondorengo 60. egunean da Gorpuzti eguna. Luzaroan ostegunez ospatu izan da jaia, hau da, ipar hemisferioko udaberriko lehen ilargi betetik bederatzigarren igande ondorengo ostegunean. Egun, ordea, korpus osteguneko hurrengo igandean egiten dira jai, prozesio eta dantza gehienak. Aurten ekainaren 2an, igandean, baina zenbait herritan zortziurrenean ere ospatuko da jaia, ekainaren 9an.
Eliza katolikoak VIII. mendean ezarritako jaia da eta eukaristian edo Ostia Santuan Jesukristoren presentzia dagoela ospatu edo berresten du sinbolikoki. Hala ere, adituek iradoki dute festa hau udako solstizioarekin lotuta egon daitekeela eta nabarmenak dira izadia eta naturarekin lotutako sinbolo eta ezaugarriak: eguzki sinboloak, kaleetan ihitza, lizarra, loreak...
Besta Berri - Korpus 2024
Maiatzak 31 ostirala
Oñati:
- 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
- 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta
Ekainak 1 larunbata
Oñati:
- 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.
- 19:00 Txorimalo eta erraldoien kalejira Santa Ana antzokitik hasita.
Sestao:
- 12:30 Hiru Kontzejuen plazan egu-dantzak.
- 13:15 Kasko plazan egu-dantzak.
- 13:40 San Pedro plazan egu-dantzak.
Ekainak 2 igandea
Lakuntza:- 12:00 Alkate-dantza
Zangoza:
- 11:00 Komentuaren elizan dantzatuko dira eta gero kanpoaldean. Meza baino lehen Santa Mariako zubitik sarrera egingo dute.
- 12:00 Meza Santiago elizan izan. Mezaren irteeran eta gero prozesioaren bukaeran dantzatuko dira.
Kuartango:
- 11:45 Harrera-dantza.
- 12:00 Meza nagusia.
- 13:00 Trinitate-dantza eta gaztelua.
Iruñea:
- 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
- 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.
Oñati:
- 9:00 Txistularien goiz-eresia.
- 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
- 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
- 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
- 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.
Donoztiri:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Iholdi:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Heleta:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Armendaritze:
- 15:30 Besta Berri
Luhuso:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Mitiriña:
- 10:30 Besta Berri
Ortzaize:
- 10:30 Besta Berri
Makea: (Kasu, Lekorneko elizan izango da, obrak direla eta Makeako eliza itxia baita)
- 10:00 Besta Berri
Ekainak 9 igandea (zortziurrena)
Lekorne:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Donamartiri:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Iholdi:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Heleta:
- 10:00 eta 15:30 Besta Berri
Ostanko:
- 10:00 Besta Berri
Dokumentuaren akzioak