Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak aztergai Baionan

Dokumentuaren akzioak

Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak aztergai Baionan

2024/05/21 08:10
Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak aztergai Baionan

Kabalkada, Heleta, 2023-08-05. Argazkiak: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Pastoralak, maskaradak, inauteriak, libertimenduak, tobera mustrak edo kabalkadak; Ipar Euskal Herriko plazako ikuskizunei erreparatuko diote EKEk eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak maiatzaren 30 eta 31n antolatu dituzten jardunaldietan. Baionako Goi Mailako Arte Eskola izango da topalekua.

Besteak beste, Xabier Itzaina, Aitzpea Leizaola, Kepa Fdez. Larrinoa eta Alaia Cachenautek egingo dituzte ekarpenak eta landuko diren gai nagusiak honakoak izango dira: pastoralak, emazteak eta plaza eta kabalkadak eta libertimenduak.

Iparraldeko erritu eta plaza hartzeak indarra hartzen ari dira azken urteetan eta jardunaldien asmoa da ekimen horiei buruzko ekarpen teorikoak eta adibide konkretuak gurutzatzea. Ikusgarri horien inguruan ikertu duten adituen ekarpenak eta gaurko eragileen lekukotasunak elkartrukatuko dira, eta geroari buruzko gogoeta abiatuko da.

Maskaradak 2024
Zuberoako maskaradak, Pagola, 2024-01-21. Argazkiak: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Horretarako bi eguneko egitaraua prestatu dute Euskal Kultur Erakundeak eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak elkarlanean. Sartzea dohainik da, baina izena eman behar da maiatzaren 30a baino lehen.

Egitaraua

Maiatzak 30 osteguna

  • 18:30 Ipar Euskal Herriko goi mailako eskolan harrera.
  • 18:45 Kolokioaren idekidura: ESAPB, Euskal kultur erakundea eta UMR Passages (Bordeaux Montaigne unibertsitatea).
  • 19:00 «Sous la jupe des filles» filmaren proiekzioa eta ondotik egilearekintrukaketa - Elena Bertuzzilesc CNRS Paris Nanterren antropologa eta koreografoa. Moderatzailea: Zibel Damestoy, dantzaria eta koreografoa Bilaka Kolektiboan.
  • 19:45 Publikoarekin trukaketa.

 

Maiatzak 31 ostirala

  • 9:00 Ipar Euskal Herriko goi mailako eskolan harrera.
  • 9:30 Parte hartzearen paradoxak. Tradizio herrikoiei buruzko mesfidantzatik haien administraziopean ezartzera - Lionel Arnaud. Soziologiako irakaslea Paul Sabatier Unibertsitatean (Toulouse 3) eta Politikaren Zientzia SozialenLaborategiko zuzendariordea (LaSSP, Science Po Toulouse).
  • 10:10 Publikoarekin trukaketa.
  • 10:30 Atsedena.

 

1. PANELA: PASTORALAK, ATZO ETA GAUR Moderatzailea: Marie-Andrée Ouret, Baionako mediateka, BILKETA.

Sibastarrak pastorala
Eskuineko dantzaria Beñat Etxegoinerri, Sibastarrak pastorala, Urdiñarbe, 2023-08-06. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

  • 10:50 Ikerlari bat lilüratürik, Hauzen, 1899an - Maider Bedaxagar, Bilketa proiektuaren katalogatzailea.
  • 11:05 Ikerlearen eta publiko zabalaren arteko lotura Xiberoko pastoraletan - Emilie Sentucç Antropologian doktoregaia, ITEM-UPPA.
  • 11:20 Patricia Heineger- Casteret Antropologiako irakaslea UPPA-n.

 

  • 11:40 Publikoarekin trukaketa.
  • 12:10 Bazkaria.

 

 2. PANELA: EMAZTEAK ETA PLAZA Moderatzailea: Xabier Itzaina, CNRS ikerketa zuzendariaSciences Po Bordalen (Emile Durkheim zentroa)

Kabana
Kabana, Zuberoako maskaradak, Pagola, 2024-01-21. Argazkiak: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

  • 14:00 Neska taldeetako kantaria eszenen erdian: boza, rola, adina eta posizio sozialaXiberoan - Eloïse Durand Antropologoa, ex-UMR Passages 5319 eta Eusko Ikaskuntza.
  • 14:15 Uztaritzeko kaskarotak kultura eskubideen bitartez aztertu. Galdera eta erronkaberriak -Alaia Cachenaut. Euskal kultur erakundean Cifre doktoregaia antropologian, LISST-CAS & UMR Passages (ARIerakundea)
  • 14:30 Kepa Fernandez de Larrinoa ikerlaria.
  • 14:50 Publikoarekin trukaketa.

 

3. PANELA: KABALKADAK ETA LIBERTIMENDUAK Moderatzailea: Delphine Etxepare, Ipar Euskal Herrikogoi mailako arte eskolaren zuzendaria.

Amikuzeko libertimendua 2018
Amikuzeko libertimendua, Donapaleu, 2018-02-25. Argazkia: Amaiur Aristi CC-BY-SA

  • 15:15 Gaurko kabalkadaren dinamika - Peio Berterretxe. Antzerkilaria, taula zuzendaria eta irakaslea.
  • 15:30 Libertimenduak: inauterietako errepertoriaren hedatzea Euskal Herrian - Aitzpea Leizaola. Antropologoa, Ipar Euskal Herriko unibertsitatean irakaslea (EHU).
  • 15:45 Thierry Truffaut. Antropologoa.
  • 15:55 Publikoarekin trukaketa.
  • 16:30 Lionel ARNAUD-ren bukaerako oharrak.
  • 17:00 Atsedena.

 

18:30 - 20:00 MAHAIN INGURUA: GAURKO ERAGILEEI HITZA Moderatzailea: Nora Arbelbide, Miarritzeko mediatekaren euskal saila eta tokiko funtsaren arduraduna. Peio Berterretxe. Antzerkilaria, taula zuzendaria eta irakaslea / Maite Davant. Errejenta / Patxi Amulet. Angeluarrak elkarteko kidea, Bilaka Kolektiboan musikaria / Oihana Galé Zamponi. Baionako Gau Beltzaren bultzatzailea, Eusko Ikaskuntza.

 

Informazio gehiago: Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian. Zertan ote gira?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.