Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 12 dantza konpainia eta 22 ikuskizun Leioako Umore Azokan

Dokumentuaren akzioak

12 dantza konpainia eta 22 ikuskizun Leioako Umore Azokan

2024/05/14 07:10
12 dantza konpainia eta 22 ikuskizun Leioako Umore Azokan

Node, Batu Zuzenean. Argazkia: Node

Node, Dab, Jordi L. Vidal, La Glo zirko-dantza, Organik dantza, Siroco Cia, Cia La Corcoles, Cia Marrochta, Angel Duran Performing Arts, Mutis Espazioa, Eyas Dance proyect eta Kresala dantza taldea izango dira aurtengo Leioako Umore Azokan. Euskal Herriko zein nazioarteko hamabi dantza konpainia izango dira ikusgai Leioan maiatzaren 1tik 18ra bitarte eta guztira, 22 ikuskizun eskainiko dituzte.

XXIV. edizio honetan, kaleko artearen diziplina guztiak bilduko dituen azokaren helburu nagusia da kaleko arteen industria (antzerkia, dantza, zirkua, musika, eta abar) garatzen laguntzea. Umore Azoka ikuskizunak erakusteko eta sustatzeko gunea da eta aldi berean, profesionalen arteko urteroko foroa. Iaz, Umore Azokak 30.000 pertsona bildu zituen Leioan lau egunez. Gizarte osoari bideratutako ekimena bada ere, aurtengoan bereziki nabarmendu nahi izan dituzte etxeko txikienei eta familiei zuzendutako lanak.

Leioako Umore Azoka 2024

Maiatzak 16 osteguna

  • 19:00 Dab dantza konpainia: NŒUD Non: Molino
  • 19:00 Jordi L. Vidal: Alamor Non: Udaletxea
  • 23:20 La Glo zirko-dantza: Perspectivas Non: Errekalde Kultur Leioa fatxada

 

Maiatzak 17 ostirala

  • 18:00 Dab dantza konpainia: NŒUD Non: Molino
  • 19:00 Organik dantza: Ondoloin Non: Udaletxea
  • 19:00 Node: Batu Zuzenean Non: Udaletxea
  • 19:00 Jordi L. Vidal: Alamor Non: Udaletxea
  • 20:30 Siroco Cia: L ́Appel du Vide Non: Jose Ramon Atetxe plaza
  • 22:00 Cia La Corcoles: H Non: Boulevard Udondo
  • 22:00 Cia Marrochta: Ta-k-ta Non: Udaletxea
  • 23:00 Angel Duran Performing Arts: Clinch Non: Udaletxea
  • 00:30 La Glo zirko-dantza: Perspectivas Non: Errekalde Kultur Leioa fatxada

 

Maiatzak 18 larunbata

  • 18:00 Kresala dantza taldea: Hitaz Orhoit Non: Errekalde Naranjos
  • 19:00 Cia Marrochta: Ta-k-ta Non: Udaletxea
  • 20:00 Organik dantza: Ondoloin Non: Udaletxea
  • 20:30 Siroco Cia: L ́Appel du Vide Non: Jose Ramon Atetxe plaza
  • 21:00 Eyas Dance proyect: Oru & Kreya Non: Udaletxea
  • 22:00 Cia La Corcoles: H Non: Boulevard Udondo
  • 23:30 Angel Duran Performing Arts: Clinch Non: Udaletxea

 

Dantza konpainiak eta Ikuskizunak

Dab dantza konpainia: NŒUD

Dab Dantza Konpainia

NŒUD, frantsesez korapilatua, DAB dantza konpainiaren sorkuntza berria da, non Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituz­ten lan metodologietan sakondu dugun, mugimenduaren bidez. Irudi lerro­makurrak eta espazioen sorkuntza bi artista hauen kontzeptuak dira, garai­ko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak. Bizi izan zuten garaia inspiraziotzat balio izan digu baita ere, egoera politiko, sozial eta kulturala­ri erreparatuz, hiru dantzari jarri ditugu eszenatokian enkortsetamentutik askatasunerantz bidea aurkitu dezaten. Behaketa hauek dantzara ekarriz, iraganera begiratu dugu garaikidetasuna eraikitzeko, erroetatik eta herria­rentzat.

Kresala dantza taldea: Hitaz Orhoit

Kresala

HITAZ ORHOIT basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena, historiaren itzal bazterrean mendeetan ahaztuak. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean ­eta hori da gure sortze­modua­, buru­gabeko basakeria ahazten ez duena. HITAZ ORHOIT obra zentzumenen per­tzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.

La Glo zirko-dantza: Perspectiva

La Glo

PERSPEKTIBAK, ikuspegi fisiko zein emozional gisa, gure bizitzetan aurre egin behar diogun zerbait da; jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Izaki bizidunok garapen fisiko eta mental konplexua eta, kasu batzuetan, zabala zeharkatzen dugunez, ulertzekoa da gure perspektiba behin baino gehiagotan aldatzea gure bizitzan zehar. Bizitzako lehen urteetan mundua altuera desberdinetatik ikustea eragiten duen maila fisikoko hazkundetik abiatuta, egoera berak eå©z du efektu bera izango gure bizitzako etapa guztietan. Esperientziek zenbait kontzeptu pixkanaka aldatzen dituzten elementuak ekar­tzen dizkigute eta, horrek, ezinbestean, ingurunea ulertzeko eta inguratzen gaituzten gertakarien aurrean erreakzionatzeko modua aldatzea dakar.

Mutis Espazioa: Gorputzen bulkada

Mutis Espazioa

“Dantza egiten dugu izerdiaren aitzinamenduan, adarren egarrian, azalaren karraskan taupadaka ari den pultsuarekin. Dantza egiten dugu eta pisua lagatzen dugu, sustraiak hondoratuz, magma sakoneraino zeharkatuz. Basokoak gara dantzan ari garen bitartean, oihartzuna eta maiztasun partekatua daudelako, gure zeluletan eta zuhaitzarenetan. Basoaren, itsasoen, gorputzen bultzada gure bulkada da, oreka bilatzen duen bitartean kaoserako joera duena.” (Aintza Uriarte)

Node: Batu Zuzenean

Node

BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan­etorria irudika­tzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gai­tzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa, olerkiak hitza sortuz. Jantziek euskal jantzi tradizionalak errebisitatzen eta omentzen dituzte. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizu­na ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun.

Organik dantza: Ondoloin

Organik Dantza

 

ONDOLOIN. Amets gozoetatik amesgaizto gaiztoetara.
Lau izkina ditu nire oheak, lau aingeruk gordetzen dute nire arima…
Ondoloin hitzak ondo lo egitea opa dela esan nahi du. Haurrek erritual asko izaten dituzte lokartu aurretik: ipuina, abestia, peluxea, argia piztuta… Eta lo sakonean erortzen garen unetik, beste unibertso batean sartzen gara. Egia esan, oso unibertso desberdinak izan daitezke, eta ez dakigu zergatik batzuetan ametsak izaten ditugun eta, beste batzuetan, amesgaiztoak. Zein da zure amesgaizto txarrena? Zein gehien errepikatzen dena? Eta gehien amesten duzun ametsa?

Angel Duran Performing Arts: Clinch

Angel Duran

Boxeoan, “clinch” terminoak boxeolariek elkar besarkatu eta epaileak banandu arte elkar blokeatzen duten unea adierazten du. CLINCHek maskulinotasun toxikoena erakusten du, lehiaketan, ukazioan eta desberdina den guztiaren aurkako norgehiagokan ezarritakoa. Baita indarkeria erabiliz frogatu behar den sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea alde batera utziz. Angel Duran dantzan graduatua da SEADen (Salzburgo) eta Arte eta Diseinuan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2020tik aurrera, Duran bere sorkuntza-proiektu pertsonalena ari da garatzen Angel Duran Performing Arts izenpean. Bere lanaren ardatza giza egoera aztertzea da, gorputz-hizkuntzaren ikerketaren bidez eta dramaturgia berriaren aldeko apustua eginez.

Cia La Corcoles: H

La Corcoles

H biren arteko balsa da, pertsonaia bat eta bere funtsezko elementuaren, bizia ematen dion “balancier”-aren arteko balsa. Indarren dantza honek protagonistek existitzeko dituzten ahuleziak eta premiak erakusten dizkigu. 
Beren bizitzak definitzen dituzten irrikak eta barne-borrokak. Arrauna, lantza, borroka bat eta bere haustura saihestezinak.
Batzuetan zama zapaltzailea, beste batzuetan amaren beso leialetan hartutako pisua. Bi ahots ozen, hitzik gabeak.

Jordi L. Vidal: Alamor

Jordi L. Vidal

Aparteko topaketa kontatzen duen ikuskizun original eta hunkigarria.Bi protagonistekin eta txotxongiloarekin, samurtasunez bidaiatzen dugu pozez eta gatazkaz, ametsez eta umorez jositako ametsezko mundu batean barrena.Musikak durunda egiten du diskurtso bisualarekin, emozioen dantza inti­mo batean.

Siroco Cia: L ́Appel du Vide

Siroco Cia

Inoiz sentitu al duzu amildegi bat ikustean salto egin nahi izatearen sen­tsazio bitxia? Frantsesek L´appel du Vide esaten diote fenomeno horri: “Hu­tsaren deia”; gure bizitza erabat aldatuko lukeen erabaki bat hartzeko dugun ahalmen handiaren aurrean sentitzen dugun zorabioa azaltzeko modu poetiko bat…”Beste urrats bat egiten badut, erori egingo naiz”, “Eta deitu eta zer sentitzen dudan esaten badiot?, Eta dena utzi eta hegazkin-txartel hori erosten badut?…
“Bertigoa ez da erortzeko beldurra, hegan egiteko gogoa baizik”
“L’appel du vide” zirku- eta antzerki-ikuskizuna da. Koreako baskula, ibilera akrobatikoak eta akrodantza moduko zirku-diziplinak hartzen ditu.

Eyas Dance proyect: Oru & Kreya

Eyas Dance Proyect

-ORU: Giza arrazak badu berezitasun bat: emozioen unibertso zabala senti dezake.
-KREYA: Zein da giza esperientziaren maila?
-ORU: Nola sentitzen da gizakiarena egitea?
-KREYA: Nola funtzionatzen du haien gorputzen mekanikak lurreko grabitatearen eraginpean?
-ORU: Nola sentitzen dira plazera, zentzumenak eta mundu emozionala?

Cia Marrochta: Ta-k-ta

Cia Marroch

Sentimenduak mugiaraziko dizkizun ikuskizuna. Bizitza osoa daramat bizkarrean. Esperientziaz, oroitzapenez eta emozioz betetako motxila bat. Orain beste etapa batean nago, beste mundu batean, nik uler dezakedana baino azkarrago doan mundu bizkor batean. Gauzak aldatu egin dira. Ez dira lehen ziren bezalakoak. Ni ere ez naiz lehengoa, baina gauza txikiak onartzen, horiez gozatzen eta amaiera onartzen ikasi dut. Zahartasuna beste etapa bat da, eta etapa hori maitatzen eta ez abandonatzen ikasi behar dugu. Amaierarik gabe ez dago hasierarik, hasierarik gabe ez dago amaierarik.

Informazio gehiago: Leioako Umore Azoka 2024

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.