Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pasaiako Dantza Festibala ekainaren 6tik 9ra

Dokumentuaren akzioak

Pasaiako Dantza Festibala ekainaren 6tik 9ra

2024/06/05 07:15
Pasaiako Dantza Festibala ekainaren 6tik 9ra

Pasaiko Dantza Festibalaren aurkezpena: Argazkia: PDF

Euskal konpainia ezagunak eta herriko taldeak izango dira dantzan Pasaiako Dantza Festibalean ekainaren 6tik 9ra. 22 ekintza izango ditu guztira, 8 dantza konpainia profesional eta 3 koreografo berrien piezak barne, eta dantza-zinemaren film labur baten estreinaldia ere izango da.

La Sala, Led Silhouete, Kukai, Elirale konpainia, Pasaiako Iker Murillo- Studio 24 eta Alkartasuna taldeen emanaldiak iragarri dituzte. Askotariko dantza estiloak ezagutzera eman nahi dute programaziorekin, horrela, aipatutako taldeen emanaldiez gain Lindi Hop topaketa, Free Style txapelketa, eta Ttipika dantzaldi gidatua ere jaso dituzte programan. Jaialdiak konpainia ezagunen erakusleiho izateaz gain, proiektu berrien katalizatzaile ere izan nahi du.

Dantza ikusgarriez gain, ikus-entzunezko proiekzio bat ere izango da; Emakhari Bideodantzako pieza aurkeztuko da. Gizartearen berdintasunaren bila emakume bakoitzak hurrengo belaunaldiarekiko duen borrokan jartzen du arreta. Proiekzioaren ondoren hitzaldia izango da.

Ekintza eta ikuskizun guztiak doakoak dira.

Pasaiako Dantza Festibala 2024

Pasaiako Dantza Festibala 2024

Ekainak 6 osteguna

  • 19:30 Ainhoa Usandizaga: Bihar Non: Biteri
  • 20:30 Zinedantza + hitzaldia: Emakhari Non: Kultur Etxea

Ekainak 7 ostirala

  • 18:00 Elirale: O! Non: Ibaiondo
  • 19:00 Neri(h)ari: Iceberg Non: Skate Park
  • 19:30 Victor Fernandez: Triade Non: Skate gradak
  • 20:00 Elirale: O! Non: Ibaiondo
  • 21:00 Haatik: Lau eme Non: Luzuriaga parkea
  • 21:30 Lasala: Alive Non: Luzuriaga parkea

Ekainak 8 larunbata

  • 18:30 Kukai: Giza Non: Luzuriaga parkea
  • 19:15 Ziomara Hormaetxe Cía: Ahotsak Non: Luzuriaga parkea
  • 20:00 Led Silhouette: Los Perros Non: Luzuriaga parkea

Ekainak 9 igandea

  • 13:40 Dantzaldi gidatua: Ttipika Non: Biteri

 

Informazio gehiago: Pasaiko Dantza Festibala 2024

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.