Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutxikoaren Eguna dator Herri Uzta festibalarekin

Dokumentuaren akzioak

Mutxikoaren Eguna dator Herri Uzta festibalarekin

2024/10/08 07:45
Mutxikoaren Eguna dator Herri Uzta festibalarekin

Mutxikoaren Eguna, Arrangoitze, 2007. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Urriaren 10etik 13ra izango da aurten Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala. Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako ekitaldiak; kontzertu, lehiaketa, dantza zein jolasa. Musika tradizionalarekin edota rocka-rekin, dantzarako beta ugari izango dira. Horietako aukera bat dantza-jauziak dantzatzearena Erdizka taldearekin.

Urriaren 12ko Uztaritzeko mutxikoen saioa askorentzat iganderako motor berotzea izango da. Herri Uztak urriaren 13an Arrangoitzen ospatuko den Mutxikoaren Egunarekin borobilduko baitu egitaraua. Uztaritzetik Arrangoitzera jauzi eginda egun osoko jaia izango da; dantzan aritzekoa eta dantzak ikustekoa. Goizean, mutxikoak izango dira Ezpeletako txarangarekin. Arratsaldean, berriz, bi dantza emanaldi: gaita, perkusioa eta dantzan ardatz dituen Burrunka taldeak bere emanaldi berriaren lehen pausoak erakutsiko ditu lehendabizi; eta ondoren, dantza eta umorearekin jolasean dabilen Tio Teronen Semeak konpainiaren Haurreskolari ikuskizuna. Ikusgarrien ondoren, berriro dantzarako aukera: dantzaldia Kiki Bordatxorekin.

Herri Uzta 2024

Herri Uzta 2024 Egitaraua

Urriak 10 osteguna

  • 19:00 TALOKUIZ.
  • 21:00 Julie Rouault-ren kontzertua. 

Urriak 11 ostirala

  • 20:00 Gaita Luze. Uztaritzeko gaiteroek kataluniar instrumentugile batekin egindako bileratik sortu zen proiektua.
  • 21:00 Andoni Ollokiegiegiren kontzertua.
  • 23:00 Mirabe. Lapurdiko rock hirukoteak bere lehen lana kaleratu du aurten, 8 kantutako Herra Hutsa albumarekin.

Urriak 12 larunbata

  • 11:30 Mutxikoak Erdizka taldearekin. Merkatuan. 
  • 19:00 Mutxikoak Erdizka taldearekin. Bilgunen.
  • 20:00

- ZEZE. Euskal poliinstrumentista den ZEZEk, musika lehiaketa bat proposa-tzen du doinu elektronikoen eta mundukoak parekatuz, hainbat musika tresnekin jolastuz: txistua, xirula, ttun-ttuna, dulcimera, sanza, ukulelea eta gaita galega.            
- Herri Uzta kantuz, Nat eta Watson-ek alaiturik.            
- Mul’ and JUL, Uztariztar bikotea, Ugo eta Julienek, euskarazko eta frantsesezko hainbat kantu proposatuko dizkigute, gaualdiaren alaitzeko.

Urriak 13 igandea: Mutxikoaren Eguna (Arrangoitze)

  • 11:30 Mutxikoak Ezpeletako txarangarekin. Eszena irekia musikariei.
  • 13:00 Jatekoa bertan ikastolen sustengatuz. Ezpeletako txarangak eta Rohkamek animaturik
  • 16:00 Emanaldiak:

- Rohkame kantuz, Arrangoitzeko koroa.
- Lurraren Zainka Burrunkaren emanaldi berriaren lehen pausoak.
- Tio Teronen Semeak-en Haurreskolari.

  • 19:00 Dantzaldia Kiki Bordatxorekin.

 

Informazio gehiago: Herri Uzta 2024 egitaraua

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.