Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza-erritu berrien atontzea: San Lorenzo, Arrate eta Beasaingo esperientziak

Dokumentuaren akzioak

Dantza-erritu berrien atontzea: San Lorenzo, Arrate eta Beasaingo esperientziak

2026/02/01 12:40
Dantza-erritu berrien atontzea: San Lorenzo, Arrate eta Beasaingo esperientziak

Dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia, Bittori Elizalde aurkezpena egiten, Iruñea, 2025-11-14. Argazkia. Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Dantza eta erritu berrien atzean dauden prozesuak aztertu dituzte Iruñean egindako dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldietan: nondik sortzen diren, nola txertatzen diren komunitatean edota nola uztartzen diren tradizioa eta berrikuntza. Duguna dantza taldeak antolatutako saioan, Euskal Herriko hainbat tokitan azken hamarkadetan sortu edo berritu diren dantza tradizioei begira jarri dira.

“Euskal Herriko dantza tradizionalaren esparruan mugimendu bizia egon da. Dantza zaharren ikerketa eta transmisioaren ondotik, belaunaldi berriek dantza tradizionalaren oinarrietatik abiatuta sorkuntza lan berriak garatzen joan dira eta egungo beharretara egokitu dira”, azaldu du Bittori Elizaldek, Duguna dantza taldeko kideak, jardunaldien harrera eta aurkezpena egiterakoan. Haren hitzetan, fenomeno hori ez da bat-batean sortu, azken hogei edo hogeita hamar urteetan pixkanaka osatu den bilakaera baten emaitza baizik; eta bide horretan ezinbestekoa izan da Donostiako Argia dantzari taldeak 1960ko hamarkadatik aurrera egindako lana.

Dantza berrien atontzea
Dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia, Iruñea, 2025-11-14. Argazkia. Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Testuinguru horretan, dantza eta erritu berriak mugimendu kolektibo baten emaitza direla azpimarratu dute, eta sorkuntza prozesuen logikak, komunitatearen parte-hartzea eta tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka aztertzea izan da saioaren helburua. Horretarako, hiru esperientzia bildu dituzte: Iruñeko San Lorenzoko dantzariena, Eibarko Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak, eta Beasaingo Igartzako ezpata-dantza eta trokeo-dantzak. Testigantza horiek partekatzeko Mikel Larramendi, Oier Araolaza eta Ane Sarasketa, eta Izaskun Salazar eta Mikel Sarriegi aritu dira hizketan.

Hemen hitzaldi bakoitzaren kronikak: 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.