Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan

2026/03/11
Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan

Dantza irudi zaharrak, emanaldiak, jaialdiak, entseguak, dantzarien erretratuak... ageri zaizkigu Argia hedabidearen fototekan; azken hamarkadetako Euskal Herriko dantza jardueraren lekuko.

Soka-dantza, Itsasu, 1920. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA

Argiaren mendeurrena, Donostia, 2019-10-12. Argazkia: Dani Blanco - Argia Fototeka CC BY-SA

Eskiulako emakumeen maskaradak, 1992. Argazkia: Aitor Bayo - Argia Fototeka CC BY-SA

Dantza irudi horiek guztiak Argiak ireki berri duen fototeka publikoaren parte dira. Argiak bere artxibo fotografikoaren zati handi bat jarri du sarean, eta gaur egun 100.000 argazki baino gehiago daude kontsultagai.

Bizkai Folklor Elkartea, Bilbo, 2005. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA

Zubigainekoa, Lesaka, 2019-07-07. Argazkia: Irantzu Pastor - Argia Fototeka CC BY-SA

Haien ametsa gurea da ikuskizunaren entsegua, Amaiur, 2012. Argazkia: Dani Blanco - Argia Fototeka CC BY-SA

Argazkiak hamarkadetan zehar Argiako argazkilariek egindako lanaren emaitza dira, eta Euskal Herriko gizarte, kultura eta mugimendu sozialen hainbat une jasotzen dituzte. Tartean, dantzari eta dantza talde askoren irudiak aurki daitezke: dantza emanaldiak, jaialdietako uneak, kale eta plazetako giroa, dantzarien aurpegiak edo dantzari lotutako beste zenbait jarduera.

Eskiulako maskaradak, 1983. Argazkia: Pello Zubiria - Argia Fototeka CC BY-SA

Jean Michel Guilcherren grabazioen proiekzio ondorengo dantza saioa, Barkoxe, 2006-11-11. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA

Aurreskua, Legazpi. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA

Fototeka ireki honek aukera ematen du irudiak bilatu, arakatu eta deskargatzeko. Dantzaren inguruan ikertzen, irakasten edo dantzan ari direnentzat, azken urteetako dantza jardueraren memoria bisuala osatzeko baliabide interesgarria izan daiteke. Bilatzailean “dantza” sartu eta gozatu!

Dantzari Eguna, Zarautz, 1990. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA

Traspasos taldearen Sisifo, Gasteiz, 1993. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA

Juan Antonio Urbeltz Argia dantzari taldearen Kondharian ikuskizuneko entseguan, Urnieta, 1997. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA

Argazki gehiago: Argiaren fototekan.