Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen

Dokumentuaren akzioak

Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen

2026/03/24 09:55
Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen

Kretako dantzak.

Kretako (Grezia) dantzak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da apirilaren 18an Oiartzunen. Irakasle lanetan Iruñeko Ainara dantza taldeko kideak ariko dira; greziar dantzen ikasketan eta zabalkundean urte askotako eskarmentua duen taldea. Eta Kretako hiru musikari zuzenean ariko dira laguntzen: Antonis Leontidis (lira eta ahotsa), Haris Bakas (perkusioak) eta Dimitris Kokolakis (lautoa).

Soinueneak antolatutako ikastaroa Oiartzungo Landetxe auditorioan egingo da. Saioa 10:00etatik 13:00etara izango da, eta ondoren bazkaria Ibargain elkartean. Parte hartzeko prezioa 35 eurokoa da, bazkaria barne. Tokia mugatua da, eta izena emateko epea apirilaren 15era arte egongo da zabalik.

Zuzeneko musikarekin dantzan

Kretako musikariek osatutako hirukoteak dantzarako zuzeneko musika eskainiko du ikastaroan. Taldeko kide nagusia Antonis Leontidi lira-jolea da. XX. mende hasierako herri-musikarien piezak berrikusten eta birproposatzen dihardu, eta  tradiziotik abiatutako pieza berriak ere plazaratzen ditu. Musikari bezala ez ezik, irakasle bezala ere aritzen da (Idiorythmo ensemblean, adibidez). Oiartzunen Haris Bakas perkusio-jolearekin eta Dimitris Kokolakis lauto-jolearekin ariko da.

Kretako dantzen ikastaroa

  • Noiz: 2026ko apirilak 18, larunbata. 10:00-13:00
  • Non: Landetxe kultur aretoa (Oiartzun)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.