Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Hitzaldia: Bestaz besta, jantziz jantzi

Miarritze, Marian Arregi dantza Leku
2025/02/14 19:00

Andoaingo axeri-dantza berreskuratu zela 50 urte beteko dira aurten

2025/02/11

Auren 50 urte beteko dira Andoainen eta Adunan axeri-dantza berreskuratu zutela, eta 25 urte emakumeak parte hartzen hasi zirela. Urteurren borobila dela eta urte osoan zehar hainbat ekimen antolatu dituzte Andoaingo Axeri Dantza taldeko kideek. Larunbatean, hilaren 8an, egin zuten aurkezpena; bert...

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ihauteria Lapurdin iraganetik gaur egun arte

Getaria, Herriko Etxea
2025/02/15 17:00

Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

2025/02/04

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza taldeko Anne Zubiarra...

Gehiago irakurri

Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

2025/01/17

Pasa den asteburuan atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak. Lapurdiko beste hainbat he...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.

Dantzan on Entradillak zer dira?

2021/01/29

Oier Solaguren: Kaixo! Ez dut uste ni lehenengoa izango naizen ohartzen. Baina entradillen musikak eta dantza pausoak... antzekotasuna dute Bizkaiko herri batzuetan egiten den "mahaiganekoa" dantzarekin. Gainera uste dut mahaiganeko delakoa askoz hedatuago zegoela antzina... agian dantza beraren bilakaera dira entradillak?

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/26

Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: "Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak."

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/22

Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:

2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/13

Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.

Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte

2020/12/11

Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, ez gara existitzen?

Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

2020/11/06

Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/28

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/22

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, Trikitixa Elkarteak grabatuko du artxiboan jasotzeko, ez da argitaratuko.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com