Dokumentuaren akzioak
Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
Dantzaren sektore profesionalean gizonen presentzia emakumeena baino handiagoa dela eta gizonek aukera hobeak dauzkatela ondorioztatu da Dantzaren industriako emakumeen eta gizonen egoera EAEn ikerketan. Programatzaileen, koreografoen eta banatzaileen iritzia eta ikuspegia jaso da. Gizonek aukera gehiago dituztela ikusten da eta emakumeentzat amatasuna oztopo handia dela nabarmendu da.
Bere burua profesionaltzat aurkezten duen dantzaren sektorea ikertu du Jemima Cano Martinezek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatuta. EAEko dantzaren industria genero ikuspegitik aztertu eta agerian utzi nahi izan da sektore feminizatua izanagatik, gizonek eta emakumeek egoera ezberdinak bizi dituztela lanarekin, banaketarekin edo ikusgaitasunarekin erlazionatutako kontuei erreparatzen badiegu.
Ikerketak kultura irabazi-asmoz sortzen, tratatzen, ahalbidetzen edo banatzen duten taldeak eta norbanakoak aztertu ditu. Beraz, dantza tradizionala ez dute kontutan hartu.
Botere-harremanak eta oztopoak
Elkarrizketatutako emakume askok nabari dute kristalezko sabaiaren zama. Gizonezko koreografo batek zuzendutako konpainia bat banatzen edo defendatzen duten langileek onartzen dute zuzendari artistikoa gizonezkoa bada errazago saltzen dela lana. Banatzaile batek baino gehiagok esan dute ingurune horietan badagoela gizonezko eroslearen eta emakume saltzailearen arteko botere-jokoa.
Interprete edo koreografoek garbi ikusten dute amatasunari lotutako zainketa-lanak batez ere emakumeen esku geratzen direla oraindik ere. Amatasun kasuak tarteko, elkarrizketatutako guztiek diote aldatu egiten dela konpainiaren ekoizpen-erritmo normala. Zenbaitek etenaldia egin edo dantza profesionala utzi behar izan dute; beste batzuek ezin izan dituzte onartu sortzeko, nazioartean birak egiteko edo erresidentziak egiteko eskaintza batzuk, eta beste batzuek, berriz, egokitzapen txikiak egin behar izan dituzte.
Ikertzaileak zer dio?
Jemima Cano Martinezek ikusi du emakumeen presentzia gizonena baino handiagoa dela dantza-sormen munduan, baina dantzaren-industrian ez dela horrela. Bataz beste gizonek aukera hobeak dauzkatela ikusi du: emanaldi gehiago dauzkate, sari gehiago jasotzen dituzte, ardura-lanpostuak eskuratzen dituzte, irakasle nahiz aditu gisa gonbidatzen dituzte. Emakumeak, askoz gehiago izanda ere, zailago egiten zaie toki horietara iristea.
Egoera hobetzeko urratsak
Txostenean konpainietako, sorkuntza-zentroetako eta programazio-guneetako errealitatea jaso eta neurri praktikoak eskaini nahi izan dira etorkizun hurbilean gizonen eta emakumeen berdintasuna bermatzeko.
Elkarrizketatutako emakumeek azpimarratu duten zailtasun handienetakoa sormena eta seme-alaben zaintza uztartzea dela; beraz, ama dantzariei bidea errazteko hainbat proposamen aurkeztu ditu Canok. Besteak beste, ordutegi malguak adostea edota lanerako espazioak egokitzea (edoskitze guneak, haurtzaindegi zerbitzua...).
Ahalduntzea eta laguntza-sareak indartzeko programak sortu behar direla dio emakume sortzaileentzat, koreografoentzat eta dantza-konpainietako arduradunentzat. Euskal dantzaren sariak antolatzea ere proposatzen du, horrek taldeei bultzada emango liokete bai merkatuari begira, bai konpainiaren izen onari begira ere. Gazteen begirada txertatzea ere lagungarria litzatekeela uste du; horretarako Dantzertirekin lankidetza proposatzen du.
Txostena: Dantzaren industriako emakumeen eta gizonen egoera EAEn (2020-06, Jemima Cano Martínez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11