Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz

Dokumentuaren akzioak

Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz

2015/10/14 11:30
Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz

Argazkia: Marisa Barrena - @MarisaBarrena1 (twitter)

Durango, urriak 13, San Fausto eguna. Neskak eta mutilak batera dantzan. Durangoko Kriskitin, Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek Durangoko dantzariekdantzari-dantza, gorulariena, domingiloa eta erregelak egiten dituzte San Fausto egunez udaletxeko plazan. 12:30etan artopilak banatu ostean ekiten diote urtero dantzari eta aurten ere ekin diote.

Platillu-soinua dantzari-dantzako sortan dantzatu dute berreskuratu zutenetik hamazazpigarrenez eta berriro ere entzun dira platillu soinuok Durangon. Dantzari-dantzan, platillu soinuan eta erregeletan aritu direnak dantzariak dira. Aurten zortzi dantzarietatik lau emakumezkoak izan dira lehen eta azken aldiz, aurrerantzean dantzariak soilik izango dira, neska ala mutil jaio diren begiratu gabe.

Durango 2015: San Fausto neskak eta mutilak
Argazkia: Leire Narbaiza - @txargain (twitter)

Durango 2015: San Fausto neskak eta mutilak-3
Argazkia: Igor Elortza- @ielortza (twitter)

Durango 2015: San Fausto neskak eta mutilak-4
Argazkia: Liñue aurreskuek

Durango 2015: San Fausto neskak eta mutilak-5
Argazkia: Liñue aurreskuek

Durango 2015: San Fausto neskak eta mutilak-7
Argazkia: Liñue aurreskuek

Dokumentuaren akzioak

2015/10/14 15:34
Kaixo Kattalin,

Albistearen ideia gustatu zaidan arren, uste dut titularrarekin ez dela ongi ulertzen. Titularra soilik irakurrita iduri luke emakumeek ez dutela gehiago parte hartuko. Agian, hobeki da "eta azken" hori kentzea izenburutik, eta gero, testu bukaerakoa mantendu.
2015/10/14 19:03
Mila esker erantzunagatik eta iradokizunagatik Iker. Pozten naiz gaizikulertua sortu izanaz titularrarekin, horixe zen asmoa! ;-) Gehiegizko zuzentasuna oso aspergarria da. Askoz dibertigarriagoa iruditzen zait "Zer ost... esan nahi duuuu???" sentsazioa sortzea irakurlearengan. Xuxenak maite ditugu, baina Pipi Galtzaluzeak ere bai!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

 

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)