Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan

Dokumentuaren akzioak

Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan

2017/07/24 10:00
Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan

Emakumeak kaxarranka eramaten lehengo aldiz. Lekeitio, 2017-06-29. Argazkia: Potxuak martxan.

Gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen. Pixkanaka, lekua hartuz doaz emakumeak plazan, festetan, dantzan. Lezoko San Joan bezperako soka-dantzan aurten lehenengo aldiz dantzatu dute emakumeek. San Pedro egunean ere, estreinakoz, emakumeak atera dira arraunekin eta kaxa eramaten Lekeition. Lesakako zubigainekoan oraindik irten ez badira ere, entseguetan emakumeak aritu dira. Zaldibarko dantzari-dantzan ere irten dira aurten lehengo aldiz emakumeak.

Lezon soka-dantzan

Lezon, San Juan bezperan, suaren inguruan dantzatu ohi den soka-dantzan, alpargata emakumeek ere dantzatu dute aurten. Desafioa dantzatu duten dantzarietako bat ere emakumea izan da aurtengoan. Orain arte gizonezkoak ziren soka-dantzako protagonistak baina aurten dantzariek dantzatu dute, generoa kontutan hartu gabe. Murixka dantza taldeko dantzariek atera dute soka.

Lezo San Juan bezperako soka-dantza
San Juan bezperako soka-dantza. Lezo, 2017-06-23. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Lekeition kaxarrankarekin

Ekainaren 29a, San Pedro eguna, egun handia izaten da Lekeition. Euskal Herriko dantza ikusgarrienetariko bat egiten dute, kaxarranka. Kaxaren gainean doan dantzariari arraunlariek laguntzen diete. Emakume arraunlariak badirenez herrian, aurten, hauetako batzuk kaxarrankarekin irten dira.

Emakumeak kaxarrankari laguntzen arraunekin.
Emakumeak kaxarrankari laguntzen arraunekin. Lekeitio, 2017-06-29. Argazkia: Potxuak martxan.

Lesakan zubigaineko entseguetan

Lesakan San Fermin egunean dantzatzen den zubigainekoan, oraindik neskek ez dute dantzatu baina bai entseguetan. Zenbait neska entseguetan parte hartzen ari dira eta entsegu orokorretan ordezkapenak egin dituzte, baita buruzagi postuan ere.

Emakumeak Lesakako zubigainekoaren entseguan
Emakumeak Lesakako zubigainekoaren entseguan. Irudia: Hamaika telebista

Zaldibarren dantzari-dantzan

Dantzari-dantza parekidea Durangaldeko hainbat plazatara heldu da. Zaldibarko jaietan, Sorne Uriarte, plazara atera da dantzari-dantza dantzatzera. Talde nagusiarekin batera, zortzi neska gaztek agintariena eta txotxongilo dantzatu dituzte.

Zaldibarren emakumeak dantzari-dantzan
Zaldibarren emakumeak dantzari-dantzan. Argazkia: Anboto

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)