Dokumentuaren akzioak
Emakume batek dantzatuko du aurten Lekeition Kaxarranka
Asier Uskola San Pedroren aurrean kaxarraren gainean dantzan, 2016-06-29. Argazkia: Dantzan.eus - CC-BY-SA
San Pedro egunez emakume bat igoko da aurten lehenengo aldiz Lekeition kaxarrankara dantzara. 2003. urtetik Asier Uskolak dantzatu du, 34 urtez dantzatu zuen Pedro Murelagarei erreleboa hartuta. Hanka apurtuta du, ordea, Uskolak; beraz, Ane Marurik ordezkatuko du. Etorkizuna dantza taldeko kideek azaldu digute aurtengo Bizkaiko Dantzari Egunean kaxa ateratzea erabaki zutela eta horretarako Maruri prestatu zela. Orain, Uskola lesionatu denez bera ikusi dute kaxara igotzeko dantzaririk egokiena. Dantza taldeak asmoa du, aurreskuarekin egiten duten moduan, hemendik aurrera kaxarrankako dantzaria urtero aldatzen joatea.
Oñatiko eta Tolosako kapitain emakumeak
Oñatiko korpus-dantzetan 2018an eta Tolosako bordon-dantzan 2013an hasi ziren emakumeak parte hartzen. Bi herrietako festetako dantzetan neska-mutilak elkarrekin dantzatu dira azken urteetan, baina aurten arte taldea gidatu duen buruzagiak edo kapitainak gizonezkoa izan dira. Korpus jaietako larunbatean, ordea, emakume batek hartu zuen kapitain rola Oñatin eta San Joan bezperan ere emakumea aritu da Tolosan bordon-dantzarien buruzagi lanetan. Hain zuzen ere, Ane Irazabal eta Miren Nazabal aritu dira dantzari taldeen buru.
Neska-mutilek osatutako sokak
Luzaroan gizonezkoek bakarrik atera dituzte soka nagusiak San Joan bezperan Irunen eta Abaltzisketan. Bi herrietan gizonezkoek gidatu dituzte sokak eta gero emakumeak gonbidatuak izan dira. Aurten, ordea, baia Irunen, bai Abaltzisketan neska-mutilak eskutik helduta elkarrekin atera dira hasieratik, generoari lotutako rol bereizketarik egin gabe.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11