Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Emakumeak lehen aldiz Uztaritzeko kaskarotetan

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak lehen aldiz Uztaritzeko kaskarotetan

2023/02/07 07:15
Emakumeak lehen aldiz Uztaritzeko kaskarotetan

Uztaritzeko kaskarotak, Baiona, 2023-02-04. Argazkia: Eric Lassalle

Aurtengo Uztaritzeko kaskaroten taldea emakume eta gizonek osatu dute lehen aldiz. Lehenengo irteera Baionara egin dute. Otsailaren 4an Baionako kaleetan ibili dira Uztaritzeko Izartxo dantza taldeko kaskarotak.

Neska-mutilak kaskarotetan ateratzeko nahia dantza taldean agertu zen nesken zein mutilen aldetik. Izan ere, beste ekintzetan elkarrekin aritzen dira eta inauterietan ere hala egin nahi zuten. Horrela, barne prozesu bat jarri zen martxan. Proiektu bat garatu zuten, Biltzar Nagusian hautatua izan zen eta Administrazio Kontseiluan erabakiak hartu ziren.

Uztaritzeko kaskarotak
Uztaritzeko kaskarotak, Baiona, 2023-02-04. Argazkia: Eric Lassalle

Nesken parte hartzearekin kaskaroten taldea bikoiztu denez auzoka berrantolatu dira eta irteera guztietan bi talde aterako dira. Lehena Baionan egin dute, datozenak Uztaritzeko Arruntza (otsailak 11) eta Heraitze (otsailak 12) auzoetan eta Uztaritzen (otsailak 19) bertan egingo dituzte.

Neskentzako jantzi propioak sortu dituzte eta dantzariak bikoiztuta bi taldetan banatu direnez, musikari gehiago bildu dituzte. Lehen dantza taldean ibilitako dantzari batzuk musika instrumentuekin trebatu eta taldera itzuli dira.

Uztaritzeko kaskarotak
Uztaritzeko kaskarotak, Baiona, 2023-02-04. Argazkia: Eric Lassalle

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)