Iurretan neska-mutilek dantzatu dute dantzari-dantza lehen aldiz
Bakixako (Iurreta) jaietan aurkeztu da Iurretako dantzari talde berria eta lehendabizikoz neskek dantzari-dantza dantzatu dute; hala irakurri dugu anboto.org-en. Aurtengo Bakixako San Sebastian jaietan Iurretako dantzarien belaunaldi berria estreinatu da eta taldea genero bazterketarik gabe osatu da, neskaz eta mutilez, edo hobeto esanda, dantzariz.
Dantzari talde berria 14-18 urteko neska-mutilek osatzen dute. Aurreko belaunaldia hamabost urtean aritu da dantzan, bitarte horretan, atzetik zetozenei erakusten ere aritu dira. Hiru urtean jardun dira dantzari gazteak entseatzen, bereizketarik egin gabe, neska zein mutilek dantza berak ikasi dituzte. Horrela, plazan denek batera dantzatu ahal izan dute.