Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Kalez kale eta emakumeak ere sokan direla dantzatu dute aurreskua Markina-Xemeinen

Dokumentuaren akzioak

Kalez kale eta emakumeak ere sokan direla dantzatu dute aurreskua Markina-Xemeinen

2020/07/17 11:15
Kalez kale eta emakumeak ere sokan direla dantzatu dute aurreskua Markina-Xemeinen

Karmen Eguneko aurreskua, Markina-Xemein, 2020-07-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Egoera eta garaira egokituta, hainbat berritasunekin kaleratu dute Markina-Xemeinen Karmen Eguneko aurreskua. Koronabirusa dela eta segurtasun neurriak hartuta dantzatu behar izan dute eta egoera berezia aprobetxatuta emakumeak ere sokan ateratzeko pausoa eman dute.

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua
Karmen Eguneko aurreskua, Markina-Xemein, 2020-07-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Aurreskua kalez kale

Meza ondorenean Udaletxeko plazan dantzatu ohi da aurreskua Karmen egunez. Pandemia dela eta Zerutxu dantza taldeko dantzariek pentsatu zuten leku finko batean egin beharrean herrian zehar dantzatzea. Aurresku osoa egin dute, baina jende pilaketa saihesteko, kale batetik bestera mugitu dira dantzariak eta puntu bakoitzean dantza zati bat dantzatu dute. Dantzarien arteko distantziak eta neurriak zaintzeko zapiak erabili dituzte eta maskarak soinean dantzatu dute.

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua
Karmen Eguneko aurreskua, Markina-Xemein, 2020-07-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Udaletxeko plazan atera dute soka eta lehenengo desafioa bertan dantzatu dute. Goiko Portala kalean behera abiatu dira segidan esku aldatzeko soinuarekin eta Zear kaletik igarota Abesua kalean egin dute geldiunea. Aurreskuak agurra dantzatu dio gonbidatu bati eta biak sokara sartuta metro batzuk aurreratu eta atzeskuak dantzatu dio bigarren gonbidatuari. Dantzari bakoitzeko gonbidatu bana sartu da sokan eta karrika-dantzan itzuli dira denak elkarrekin udaletxeko plazara. Azken desafioa dantzatu eta fandango, arin-arin eta biribilketarekin bukatu dute aurreskua.

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua
Karmen Eguneko aurreskua, Markina-Xemein, 2020-07-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Emakumeak ere sokan

Zerutxu dantza taldeko dantzariak azken urteetan dantza eta generoaren inguruko hausnarketekin dabiltza. Izan ere, herriko jai nagusietan dantzatzen diren zahagi-dantza, aurreskua eta ezpata-dantza orain arte gizonezkoek bakarrik dantzatu dituzte. Umeen entseguetan egin dute lehen aldaketa eta egun neska-mutilek elkarrekin ikasten dituzte dantzak. Kalera begirako lehen pausoa, berriz, aurtengo inauterietako zahagi-dantzan egin dute. Genero bereizketarik gabeko zahagi-dantzari taldeak plazaratu dituzte.

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua
Karmen Eguneko aurreskua, Markina-Xemein, 2020-07-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua
Karmen Eguneko aurreskua, Markina-Xemein, 2020-07-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Ikusita koronabirusa dela eta karmenetako aurreskuan hainbat aldaketa egin behar zituztela, iruditu zaie emakumeak ere sokan parte hartzen hasteko aukera polita izan zitekeela. Horrela, neska-mutilek osatutako aurreskua atera dute lehen aldiz. Bide horri jarraituz, hurrengo erronka iraileko San Migel jaietako ezpata-dantza eta aurreskua izango liratekeela azaldu digute dantzariek.

Markina-Xemein: Karmen 2020 aurreskua
Karmen Eguneko aurreskua, Markina-Xemein, 2020-07-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)