Emakume makila-dantzariak protagonista Berako festetako egitarauaren azalean

2015/07/15
Emakume makila-dantzariak protagonista Berako festetako egitarauaren azalean

Pello San Millan baztandarrak irabazi du Berako festetako programaren azalearen diseinu lehiaketa eta iaz protagonista izan ziren emakume makil-dantzarien irudia hartu du bere diseinurako ardatz. 400 euroko saria eta egitarauko azalean agertzearen oihartzuna jasoko ditu Pello San Millan-ek.

Baztango kultura ezagutzera ematen lan handia egiten du Pello San Millan-ek Baztango Haizegoa blogaren bidez. 2014ko abuztuaren 3an, San Esteban egunez, emakumeek bordon-dantzan eta makila-dantzetan parte hartu zuten lehen aldiz Beran, eta emozio eta pozez betetako festa gertatu zen. Bertan zen Pello San Millan, ohi bezala argazki kamera eskuan, eta iazko San Esteban egunak inspiratutako diseinua aurkeztu du Berako lehiaketan, saria eskuratuz.

Emakume makila-dantzariak Berako Bestak 2015 egitaruaren azalean. Irudia: Pello San Millan.