Otsagabiko emakumeek Otsagabiko dantzak dantzatu dituzte

2023/09/19
Otsagabiko emakumeek Otsagabiko dantzak dantzatu dituzte

Otsagabian, Muskildiko Ama Birjinaren egunean, lehen aldiz dantzatu dute emakumeek. Zortzi dantzarik eta boboak osatzen duten dantzari taldean bi emakumek parte hartu dute. Rakel Zoko eta Maite Barberena izan dira Otsagabiko dantzak herrian bertan eta festa egun handian dantzatu dituzten lehen emakumeak.

Otsagabian lehen aldiz dantzatu dute emakumeek Muskildako Ama Birjinaren egunean, Otsagabia, 2023-09-08. Irudia: Ander Carmona

Ez da egun batetik bestera hartutako erabakia izan. Aurrez hainbat bilera egin dituzte eta behin erabakia hartuta, entsegu pila bat egin dituzte neskek. Herriko festetan dantzatu aurretik beste zenbait testuingurutan egin dituzte agerraldiak. Urtarrilean dantzatu zuten lehen aldiz kalean, Itzaltzun ospatu den Gartxot egunean, hain zuzen ere. Emakumez osatutako dantzari taldeak plazaratu zituen Otsagiko dantzak. Ondotik, maiatzean, Erronkarin ospatu den Uskararen egunean emakumez eta gizonez osatutako Otsagabiko dantzari taldea kaleratu zen.

Otsagabian lehen aldiz dantzatu dute emakumeek Muskildako Ama Birjinaren egunean, Otsagabia, 2023-09-08. Irudia: Ander Carmona