Dokumentuaren akzioak
Beasaingo Loinatz festetako umeen aurreskua parekidea izan da
Beasaingo Loinatz jaietan umeek dantzatzen duten aurreskuan neska-mutilak atera dira lehen sokan. Orain arte mutilek ateratzen zuten lehen soka eta ondoren neskak gonbidatzen zituzten dantzara. Ekainaren 4an ospatutako aurreskuan bereizketarik gabe dantzatu dute neskek eta mutilek. 7-13 urteko neska-mutilek osatu dute aurtengo soka. Ohi bezala, goitik behera zuriz jantzita eta apaingarri gorriak soinean dotore aritu dira plazan. Bero handia izan dute eguerdian, baina pozez zoratzen irten dira denak plazara.
Guraso talde baten proposamena onartuz, Beasaingo Udalak eta Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek adostu dute hemendik aurrera neska zein mutilek izango dutela gaztetxoen aurreskuan sokan ateratzeko aukera. Lehen sokako dantzari bakoitzaren ondora, dantzara gonbidatutako bikotearen generoa ere ez da kontuan hartu. Bakoitzak nahi zuen laguna gonbidatu ahal izan du, mutila ala neska ziren kontuan hartu gabe. Dantza irakasleen esanetan ez du inolako arazorik eragin aldaketa, eta haurrak, mutil zein neska, poz-pozik aritu dira dantzan.
Nesken parte-hartzearekin izen-ematea handitu denez, hogei neska eta hogei mutilek osatutako soka ateratzea erabaki da. Berrogei gaztetxok baino gehiagok agertu dutenez aurreskuan irteteko nahia, haur horietatik nagusienak aukeratu dituzte.
Aurten lehen aldiz parte hartu duten dantzarien kopurua beste urte batzuetako baino altuagoa izan da, eta ondorioz, ohi baino gehiago izan dira dantzan ikasten hutsetik abiatzen zirenak. Hori dela eta aurtengoan irakasle gehiago aritu dira entseguetan. Beste urteetan egin ohi den moduan, Aste Santu aurretik hasi dira dantza prestatzen. Luzaroan Xabier Sarriegi "Pasatxok" egindako transmisio-moldearekin jarraitzen duten Loinazko aurreskua irakasten Beasaingo umeei. Behin izena emanda, astelehenetik ostegunera elkartzen dira Alkartasuna lizeoan, 17:30-18:30 bitartean umeen zain izaten dira dantza-irakasleak eta haurrek hori jakinda, bertara agertu eta bana-banan beren lezioa jasotzen dute.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11