Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Neska-mutilak izango dira lehen sokan Beasaingo Loinatz jaietako aurreskuan

Dokumentuaren akzioak

Neska-mutilak izango dira lehen sokan Beasaingo Loinatz jaietako aurreskuan

2019/04/03 06:30
Neska-mutilak izango dira lehen sokan Beasaingo Loinatz jaietako aurreskuan

Loinazko soka-dantzarako entsegua, Beasain, 2019-04-01. Argazkia: Izaskun Salazar.

Neskek eta mutilek osatutako soka aterako da aurten lehenengoz Beasaingo Loinatz jaietako haurren soka-dantzan. Orain arte mutikoak atera ohi zuten plazara aurreskua eta ondoren neskak gonbidatzen zituzten. Aurten Beasaingo Udalak, Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeekin batera adostu du hemendik aurrera neskak eta mutilak izango direla soka horretan herritar talde batek egindako proposamena ontzat emanez. Aurtengo soka-dantzan gehienez berrogei dantzarik parte hartuko dute, hogei neskek eta hogei mutilek. Berrogei dantzarik baino gehiagok eman dutenez izena, nagusienak aukeratu dituzte aurten soka-dantzan parte hartzeko. 

7-13 urte bitarteko neska-mutilek aterako dute soka ekainaren 4an. Aurreko astetik entseguak martxan dira, astelehenetik ostegunera elkartzen dira dantza-irakasleak Alkartasuna lizeoan, 17:30-18:30. Luzaroan irakasle lanetan aritu zen Xabier Sarriegi "Pasatxo"k zerabilen molde berean entseatzen dute; haurrek badakite irakasleak egun eta ordu horietan Lizeoan daudela, beraz, bertara hurbiltzen dira eta banan-banan irakasten diete. 

2014-06-03_Beasain-umeen-soka-dantza_EV-4707.jpg
Umeen soka-dantza, Beasain, 2014-06-03. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

Bestalde, hemendik aurrera, dantzari bakoitzak nahi duen bikoteari dantzatuko dio sokan, generoa kontuan hartu gabe. Orain lehen sokan aterako diren dantzariak bakarrik ari dira dantza ikasten eta entseatzen, baina azken entsegu orokorretan bikoteek ere entseatuko dute. Dantzariek banaka beraien zatiak ikasi ondoren, bikoteekin batera soka muntatu eta denek batera prestatuko dituzte aurreskuaren zati guztiak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)