Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Antzuolako trokeo-dantzak genero bereizketa gabe eskaini dituzte Basaurin

Dokumentuaren akzioak

Antzuolako trokeo-dantzak genero bereizketa gabe eskaini dituzte Basaurin

2015/10/30 12:00
Antzuolako trokeo-dantzak genero bereizketa gabe eskaini dituzte Basaurin

Oinarineko dantzariak Basaurin. Argazkia: Diario Vasco

Antzuolako Oinarin dantza taldeko dantzariek herrian egiten dituzten trokeo-dantza eta sorgin-dantza eraman dituzte irailean Basauriko dantza agerketara. Tokian-tokiko dantza taldeak elkartzen dituen jaialdia da Bizkaiako herrian ospatzen dena eta Antzuolako neska-mutilek lehen aldiz batera, genero bereizketarik gabe, aurkeztu dituzte herrian egiten dituzten trokeo-dantzak.

2015eko uda aurretik taldeko nesketako zenbaitek Antzuolan egiten dituzten trokeo-dantzak ikasteko nahia agertu zuten, eta horrela, taldekideen laguntzarekin makil-txiki, arku-dantza, makil-handi eta zinta-dantza ikasi zituzten. Basauriko dantza agerketan landutakoak jende aurrera eramateko aukera ikusi eta Ainize Lizarraldek, Eider Mendiak, Itsaso Garmendiak, Oihane Lizarraldek eta Iosune Kortabarriak taldeko gainontzeko dantzariekin batera egin zuten trokeo-dantzen sorta osoa Bizkaiko herrian.

Uztailean Antzuolan egiten den Mairuen aldardean mutilek egiten dituzten dantzak dira trokeo-dantzak eta taldetik adierazi dutenez herrian, oraingoz behintzat, mutilek jarraituko dute hauek egiten. Mairuen alardean 2009ra arte neska dantzariek ez zuten dantzan parte hartzeko aukerarik. Urte horretan, ordea, alardea berritu eta emakumeak ere dantzan hasi ziren, beraientzat bereziki egindako zortziko batekin.

Oinarin Basauriko dantza agerketan: Emakumeak lehen aldiz trokeo-dantzetan
Oinarineko dantzariak Basaurin. Argazkia: Diario Vasco

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)