Boisera, San Inazio eguneko Oñatiko dantzetara ere iritsi da parekidetasuna

2019/07/29
Boisera, San Inazio eguneko Oñatiko dantzetara ere iritsi da parekidetasuna

Ameriketako Estatu Batuetan, Idahoko hiriburuan San Inazio festak izaten dira euskal komunitatearen jai handiak. Oñatiko Korpus dantzak eskaintzen dituzte bertan urtero eta aurten lehen aldiz hiru emakumek parte hartu dute dantzetan beste hamar gizonekin batera.

Jaclyn Lasuen, Elise Overgard eta Kristina Franzoia. Oñatiko Korpus dantzak Boisen, Idaho (AEB), 2019-07-27. Argazkia: Cirbie Sangroniz.

Oñatiko Korpus dantzak Boisen, Idaho (AEB), 2019-07-27. Argazkia: Lisa Corcostegui.

Boiseko Oñati dantza taldeko dantzariak izaten dira San Inazio festetan Oñatiko Korpus dantzak eskaintzeko ardura izaten dutenak. Talde hori Boiseko Oinkari dantza taldeko dantzariekin elikatzen da, zenbaitetan Oinkariko ibilbidea bukatuta izan arren urtero Korpus dantzak egiteko prestatzen direnak. 

Oñatiko Korpus dantzak Boisen, Idaho (AEB), 2019-07-27. Argazkia: Lisa Corcostegui.

Oñatiko Korpus dantzak Boisen, Idaho (AEB), 2019-07-27. Argazkia: Lisa Corcostegui.

Lehen aldiz Oñatiko dantzak Boisen dantzatu dituzten hiru emakumeak Elise Overgard, Kristina Franzoia eta Jaclyn Lasuen izan dira. Edu Sarriak txistuarekin dantzan jarritako taldea osatu dute, Ben Monasterio kapitainak, eta Cameron Gabiola-Weitz, Michael Lejardi, Mikel Sangroniz, Ryan Larrondo, Shawn Wood, Johnny Boyd, Andoni Odencrantz, Andoni Bieter eta Alex Wray dantzariek.

Cameron Gabiola-Weitz, Jaclyn Lasuen, Michael Lejardi, Kristina Franzoia, Mikel Sangroniz, Ben Monasterio, Ryan Larrondo, Elise Overgaard, Shawn Wood, Johnny Boyd, Andoni Odencrantz, Andoni Bieter eta Alex Wray. Oñatiko Korpus dantzak Boisen, Idaho (AEB), 2019-07-27.

Oñatiko Korpus dantzak Boisen, Idaho (AEB), 2019-07-27. Argazkia: Lisa Corcostegui.

Datorren urtean, 2020an, bost urtetik behin ospatzen den Jaialdi euskal kulturaren festibal handia ospatuko da Boisen eta horren baitan oskainiko dituzte berriz ere Oñatiko dantzak, San Inazio festen inguruan antolatzen baita jaialdi erraldoia.