Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Lizartzan dantza-soka parekidea plazaratu dute

Dokumentuaren akzioak

Lizartzan dantza-soka parekidea plazaratu dute

2019/09/16 09:20
Lizartzan dantza-soka parekidea plazaratu dute

Dantza-soka, Lizartza, 2019-09-08. Argazkia: Lizartzako udala

Lizartzako jaietan neska eta mutilek osatutako soka atera dute. Sagrarioko Amaren jaietan dantzatzen den dantza-sokan duela hamasei urtetatik hartzen dute parte emakumeek. Ordutik urte batean gizonezkoek eta hurrengoan emakumezkoek txandaka dantzatu izan dute.
Lizartza dantza-soka
Dantza-soka, Lizartza, 2019-09-08. Argazkia: Lizartzako udala
Aurtengoan, festa batzordeak soka parekidea plazaratzeko proposamena egin dio Otsolar dantza taldeari. Taldeak egoki ikusi du aukera eta neska eta mutilek osatutako aurreskua atera dute plazara irailaren 8an. Aurre-dantzaria Peru Alaña eta atze-dantzaria Maddi Bengoetxea izan dira. Dantza-sokan aritu diren gehienak Otsolar dantza taldeko dantzariak edo dantzari ohiak dira, baina beste zenbait herritar ere animatu dira.
Lizartza dantza-soka
Dantza-soka, Lizartza, 2019-09-08. Argazkia: Lizartzako udala
Azken urteetako parte-hartzerik handiena izan da aurten eta Otsolarreko kideek pozik agertu dira aldaketarekin, "Aurtengo dantza soka parekidea eta arrakastatsua izan da, hogeita lau lagunek hartu dute parte eta aspaldiko kate luzeena osatu da. Oso pozik geratu gera parte hartzaile guztiok".

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)