Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Emakumeek ere dantzatuko dute berriz Debako San Roke dantzan

Dokumentuaren akzioak

Emakumeek ere dantzatuko dute berriz Debako San Roke dantzan

2013/08/13 13:05
Abuztuaren 16an, San Roke egunean, ezpata-dantza egiten da Deban, San Roke dantza. Iaz, Gure-Kai dantza taldeak jakinarazi zuen 2013an emakumeek ere parte hartuko zutela herriko dantza nagusian. Ez da lehen aldia izango. 1967an ere dantzatu zuten emakumeek Debako San Roke dantza. 46 urte ondoren berriz ere ezpata-dantzan arituko dira emakumeak Deban, eta oraingoan, hurrengo urteetan jarraitzeko asmoarekin.

Gure-Kai dantza taldea arduratu da azken hamarkadetan San Roke dantza patroiaren egunean dantzatzen. Mutilez osatutako taldearekin jardun dute orain arte. Iaz, emakumeak ere San Roke dantzan parte hartu behar zutela erabaki zuten Gure-Kai taldean eta horren berri eman zuten ermitaren aurrean egindako ezpata-dantzan, buruzagiaren ezpatak taldeko neskei eskainiz. Ordutik prestaketa lanetan jardun dute eta 2013ko abuztuaren 16an dantzatuko dute neskek berriz ezpata-dantza Deban.

Deba San Roke 1967 neskekin 01
Deba, San Roke dantza, 1967-08-16.

Berriz?

Bai, berriz. Izan ere gutxienez 1967. urtean, Debako zenbait emakumek dantzatu zuten San Roke dantza mutilekin batera. Gerora berriz gizonezkoak bakarrik aritu izan dira, eta azken hamarkadetan ez da emakumerik izan dantzan. Gure-Kaiko dantzariek beren festa nagusian, 2013 urtetik aurrera emakume eta gizonezkoak berdintasunean parte hartu eta dantzatu dezaten neurriak hartu dituzte.

Deba San Roke 1967 neskekin 02
Deba, San Roke dantza, 1967-08-16.

Bide batez, 1967ko emakume haien aitzindaritza aitortu nahi izan dute, eta orain 46 urte emandako lehen urrats haren ondoren bigarren hau ematera datoz, hurrengo urteetan sendotzeko gogo betez.

Deba San Roke 1967 neskekin 03

Ordutegia

Goizean goiz hasten dira dantzarien lanak Deban abuztuaren 16an. 9:30ean, Plaza Zaharrean, eliza aurrean zain izaten dira ezpata-dantzariak San Rokeren irudiak elizatik ateratzen denerako. Hor bertan egiten dute lehen ezpata-dantza. Ondoren, San Rokeren irudiaren aurretik dantzatuz San Roke baselizaruntz jotzen du segizioak, bidean dauden kaperen eta irudien aurrean ezpata-dantza dantzatuz. Ermitan meza ospatu ondoren, ermitaren aurrean dagoen zelai txikian dantzatzen da ezpata-dantza, eta prozesioan berriz ere herrira abiatzen da segizioa, herriko kaleetan dantzatuz eta Plaza Zaharrean San Roke irudia azken dantzarekin agurtuz. Ondoren 12:30etan aurreskua izaten da Foruen Plazan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)