Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Neskek jauziak dantzatuko dituzte igandean Luzaiden

Dokumentuaren akzioak

Neskek jauziak dantzatuko dituzte igandean Luzaiden

2017/04/12 10:25
Neskek jauziak dantzatuko dituzte igandean Luzaiden

Luzaide, Bolant eguna 2009. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Iaz Luzaiden egindako herri galdeketan adostutakoari jarraituz, herriko neskek dantza-jauziak dantzatuko dituzte heldu den igandeko Bolant-egunean lehendabiziko aldiz. Ez dira jauzi guztiak izanen: Hegi, Marianak, Ostalerrak, Zazpi Jauziak eta Antxoriz dantzatuko dituzte neskek ere. Aldiz, gainontzeko jauziak -Euskaldunak-sorginak, Xibandiarrak...- mutilek bakarrik dantzatuko dituzte.

Urtarrilean hasi ziren elkartzen dantza-jauziak dantzatu nahi dituzten neskak eta haiek beraiek proposatu zuten zein jauzi eman. Hala, aipatutako dantza-jauziak dantzatuko dituzte, bai goizean baita arratsaldean ere. Aurtengo Bolant eguneko hau, lehen pausotzat jo dute luzaidarrek eta asmoa da hurrengo urteetan neskek dantza gehiagotan parte hartzea. Azken helburua: bakoitzak nahi dituen dantzak dantzatzea.

Luzaideko Bolant eguna 2017

Pazko asteburuan, apirilaren 16an ospatuko dute Luzaiden aurtengo Bolant eguna. Aurreko egunean, larunbat arratsez, ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak bazko igandez. Hona egitaraua:

Apirilak 15, larunbata:

  • 20:00etan: Kalejira herriko kaleetan.
  • 21:00etan: Dantzak herriko plazan eta taloak.

Apirilak 16, igandea:

  • 9:30an: Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
  • 12:00etan: Dantza ikuskizuna Santiago Plazan.
  • 17:00etan: Emanaldia Arretxe frontoian.
  • 21:00etan: Afari herrikoia.
  • 00:00etan: Dantzaldian "Gabenara" taldearekin.

Informazioa: Kazeta.eus

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)