Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Emakumeak ezpata-dantzan aritu dira lehen aldiz Xemeinen

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak ezpata-dantzan aritu dira lehen aldiz Xemeinen

2022/09/29 13:55
Emakumeak ezpata-dantzan aritu dira lehen aldiz Xemeinen

Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Abarketak bustita, baina irribarrea aurpegian eta harro bukatu dute Zerutxu dantza taldeko kideak gaur eguerdian Arretxinagan. San Migel egunez, genero bereizketarik gabeko ezpata-dantza eta aurreskua plazaratu dituzte Markina-Xemeingo Arretxinagako jaietan.

Euri mehatxua zutela zerutik atera dira ermita atzetik Zerutxuko ezpata-dantzariak. Festetarako muntatutako karparen babesean dantzatu dira. Euria goian-behean, baina dantzariak aterpean aritu dira; hori bai, lurra busti eta laban zen dantzarako. Baldintzarik onenetan ez bada ere, herritarren animo eta txalo artean, dotore aritu dira dantzariak.

Xemein ezpata-dantza 2022
Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Xemein ezpata-dantza 2022
Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Urteetako prozesuaren ondoren, azkenean, taldeko kide guztiek izan dute aukera plazan ezpata-dantza eta aurreskua egiteko, neskek zein mutilek. Pixkanaka joan dira taldean urratsak ematen: 2022ko aratusteetan kaleratu zuten neska-mutilek zahagi-dantza, eta uztailean, Karmenetan, aurreskuaren txanda etorri zen. Pandemia dela eta Arretxinagako San Migel festak ez dira ospatu azken bi urteetan.

Xemein ezpata-dantza 2022
Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Gaurkoa berezia izan da, beraz: bi urteren ondoren itzuli dira ezpata-dantzariak, eta genero bereizketarik gabeko taldea, gainera.

Arretxianaga aurreskua
Aurreskua, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Eguerdian ezpata-dantza eta aurreskua dantzatuta San Migel eguneko lan erdiak geratzen zaizkie oraindik, iluntzean mahai-gainekoa eta bigarren aurreskua dantzatuko baitituzte.

Zerutxu dantza taldea
Zerutxu dantza taldea, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Dantzariak, ezkerretik hasita, goian: Iñaki Azpiazu, Alex Larrinaga, Eritz Larrinaga, Irati Valencia, Mirari Espilla, Ziara Larrinaga, Malen Perez, Oihane Urbieta, Leire Pagaegi, Ainhoa Basterretxea, Oier Onaindia. Markututa: Andoni Elu, Alaine Urrutia (ezpata-txiki), Aaron Arriola (maisu zaharra), Iraide Antxia (ezpata-txiki), Iñaki Kareaga (ezpata-txiki), Argazkian ez daudenak: Igor Ibarzabal (ezpata-txiki), Aitor Urriolabeitia. Txistulariak: Gorka Lauzirika, Koldo San Sebastian, Javi Zabala. Eskuinean: Felipe Amutxastegi eta Pili Garitaonaindia.

Xemein ezpata-dantza 2022
Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Xemein ezpata-dantza 2022
Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Xemein ezpata-dantza 2022
Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Arretxinaga ezpata-dantza

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)