Lehen aldiz emakumeak Abaltzisketako txantxoetan eta San Lorentzoko dantzarietan

2022/03/08
Lehen aldiz emakumeak Abaltzisketako txantxoetan eta San Lorentzoko dantzarietan

Aurtengo inauterietan estreinakoz emakume zein gizonek osatutako dantzari taldeak kaleratu dituzte Iruñeko San Lorentzoko dantzariek eta Abaltzisketako txantxoek; orain arte gizonak bakarrik dantzatu dira.

San Lorentzoko dantzariak, lehen aldiz emakume ea gizonez osatutako taldea. Irudia: San Lorentzoko danzanteak

Inauteri aurreko larunbatean Iruñean ospatzen den kauteren festan parte hartzen dute San Lorentzoko dantzariek. 1997an sortu zen taldea eta ordutik gizonek bakarrik hartu dute parte euren emanaldietan. Otsailaren 19an 12 dantzarik osatutako taldea plazaratu zuten, hiru emakumeak ziren.

 

Abaltzisketako txantxoetan ere emakumeek ez dute parte hartu luzaroan, baina aurtengo zortzikotean emakume bat ikusi dugu dantzan. Inauterietako igandez, otsailaren 27an, ibili dira eskean makila-dantzan.

Abaltzisketa: Inauteriak 2022 Txantxoak