Dokumentuaren akzioak
Goizuetako emakumeak lehen aldiz zomorro
Lehen aldiz emakume bat atera da Goizuetako zahagi-dantzan zahagiarekin, alegia zomorro moduan. Goizuetako iñote festa handian, inaute asteartean, mozorroak (dantzariak) eta zomorroak (zahagiak daramatzatenak) ateratzen dira herriko kaleetan zahagi-dantza dantzatzera. Aurpegia belztutako bi zomorroek zahagiak bizkar gainean daramatzate eta mozorro dantzarien makilakadak jasotzen dituzte dantzan egiten den bakoitzean. Belztutako aurpegia ikusleen eta herritarren aurpegiarekin igurtziz haien aurpegiak zikintzen dituzte zomorroek gainera. Aurten, emakumeak zahagi-dantzan atera zirela hogeita bost urte bete direnean, lehenengo aldiz jokatu du emakume batek zomorroaren papera.
Bederatzi urte daramatza Garazi Loiartek mozorro gisa ateratzen trikitiarekin eta aurtengoan zahagiarekin animatu da: "beti izan dut buruan urteren baten zahagi bezala ateratzearen kontua, baina orain arte gizonezko bat atera da eta ez da erraza pauso hori ematea". Loiartek azaldu du ikusten zuela bazela emakume bat zomorro ateratzeko garaia, baina horretarako herritarren bultzada edo babesa behar zuen: "herritar desberdinekin kontaktuan jarri nintzen beraien babesa lortu ahal izateko, beldur pixka bat ematen baitu historiako lehenbiziko zahagi emakumea izateak".
Aldaketarako beharra ikusi arren askok, tradizioa moldatzearen kontrakoak ere beti egoten direla ikusten zuen Loiartek, "horiei esango nieke tradiziok horrela galtzen direla, pertsona guztiei parte hartzen uzten ez zaienean". Loiarteren iritziz, ordea, asteartekoaren ondoren garbi ikusi da jendek bazuela aldaketaren beharra, gizon zein emakume zahagi bezala ateratzekoarena.
Hasierako beldurrak ahaztu zaizkio dantzan hasi eta jaian murgiltzean, "dantzan hasteko ordua iristen ari zen heinean indartsuago sentitzen hasi nintzen, mozorro taldeko jenderi esker, ez bainintzen inongo momentutan bakarrik sentitu borroka honetan". Mozorro taldekoen animoez gain, beste hainbat herritarrek babestu dutela dio, tartean, urte askotan zahagi bezala atera diren gizonezkoek edota duela hogeita bost urte mozorro bezala atera ziren lehendabiziko hamar emakumeek.
Emozioz betetako inauteriak izan dira aurtengoak Garazi Loiarterentzat, urduritasunak eta kezkak handiak izan badira ere, "esperientzia bezala zoragarria izan da, ahaztezina, zenbat irri egin genuen, malko mordoxka ere bai".
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11