Hemen zaude: Hasiera Bideoak Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Dokumentuaren akzioak

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

2016/06/17 10:40

Eskoriatzan Santa Agedak ospatzeko moduan genero ikuspegitik izandako aldaketen gaineko testigantzak jasotzen dira dokumental honetan. Santa Ageda jaiak ohitura handia du Eskoriatzan, eta urtero 18 urte betetzen dituzten gazteak ateratzen dira kalera atez ate koplak kantatu, dantzatu eta dirua eta janariak biltzera afari eder bat egiteko. Luzaroan mutilak izan dira jaiaren protagonistak, eta Eskoriatzan Santa Ageda mutilak edo kintoak deitu ohi zaie. 2008an, lehendabiziko aldiz, kintako neskek plazan dantzatu zuten, eta hortik aurrera jaiaren protagonista izan dira mutilekin batera. Eskoriatzako Udalak, Badihardugu euskara taldearekin elkarlanean prestatu du. Nesken parte hartzea Santa Agedatan, Badihardugu elkartea eta Eskoriatzako Udala, 2016.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.