Dokumentuaren akzioak
Tradizionala
Ozaze: Zümatzeko maskaradak 2026 Alicia Etxebehere
Barrikadan dantzatzen dituen puntuak azaldu eta erakusten ditu Alicia Etxebeherek bideo honetan. Kantiniersa da Etxebehere 2026ko maskaradetan, eta dantzatzen dituen puntuez eta bere dantza ibilbideaz aritu zaigu. Sei urterekin hasi zen dantzan, Iruriko dantza eskolan. Jean Etxegoien, Maider Larrori eta Petti Etxegoien izan ditu irakasle. Kukullero atera zen 2014ko maskaradetan eta aitzindari da aurten. 2026an Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako gazteak elkartu dira maskarada prestatzeko; barrikada haustean dantzatzen dituen puntuak dantzatu dizkigu aurtengo maskaradetako lehen agerraldian. Bere azalpenen ondoren, arratsaldeko emanaldian nola dantzatzen duen ikus dezakegu. Irudiak: Idoia Lahidalga Baglietto. Zümatzeko maskaradak, Alicia Etxebehere, Ozaze, 2026-01-18.
Dokumentuaren akzioak


