Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza

2026/07/17

"Uztailaren hemeretzia, egun beltz ta pozoitsua..." dio Joxe Mari Lopetegik 1936an jarritako Ekaitza kantuak lehen puntuan. Urteetara, Joseba Tapiak musikatu eta kantatu zuen gerrako hasiera irudikatzen duen kanta eta pasa den maiatzean Juan Antonio Urbeltzek irudikatu bezala dantzan plazaratu zen Eibarren, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. 

Orain urte batzuk, Argia dantzari taldean, Juan Antonio Urbeltzek proposatu zuen gerrako kantak biltzen zituen Tapiaren diska horretako lehen kantarekin, Ekaitza izenekoarekin GUrpilean, borobilean, irradakan dantzan egitea. Urbeltzen proposamen horretatik  abiatuta, irradakan, borobiltzen doan sokan, kantuz dantzan lehertu zen Ekaitza Eibarko Untzaga plazan.


Ekaitza

Uztaillaren emeretzia
egun beltz ta pozoitsua
ezagutzen zan bazatorrela
ekaitzakin erasua;
berialaxe nabarmendu zan
tximista gaixtoan sua
odol gorrituz gainbera azi zan
ujoldero Bidasua
amaika amaren seme galdu da,
ai, seme gizagaixua!

Atzera eginda galdua zegon
gure erri doatsua
beragatikan burua gora
eman genduen pausua;
egazki zarrak bonba goitikan
nonaitik kañonazua
ekaitzak kazkabarra bezala
bazatorren balazua
amaika amak gaur esaten du:
ai, seme gizagaixua!

Ez izan arren guk Españiyan
bizitza ain erosua
askatasuna maite degunak
gerez izan odoltsua;
aberatsaren meriyoz dator
emengo naste osua
oinpean beti iruki nayak
langille edo beartsua
amaika amak negarrez diyo:
ai, seme gizagaixua!

Gurdi burnizko gudako egiñak
diaurrun itxuratsua
aurreratzen zan nola sartzen dan
ardi tartean otsua
pinpi ta panpa garbitzen zuan
gure inguru osua
zerekin gogor egiñik guk ez

naiz izan biyotz jasua
amaika amari gogotzen zaio:
ai, seme gizagaixua!

Iretsi nairik nola enarak
iretsitzen dun eltxua
berrogeita bost egun onela
ura bizitza pisua
Irungo erri zoragarria
leyal eta mamitsua
beartsuaren laguntzallia
zuzena eta zintzua
amaika amari aztuko etzaio:
ai, seme gizagaixua!

Falangistakin reketetarrak,
zer gizarte indartsua
beren laguntza zeukatelako
militar gaizto faltsua!
Alkarrengana bildu dirade
bekaizkor ta xitaltsua
aurrera guazen alkarturikan
anai prestu bulartsua,
Ama Euskadik lagunduko du:
aurrera seme gaixua!

Hitzak: Joxe Mari Lopetegi, 1936-XII
Doinua: Joseba Tapia

Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga.

Ekaitza, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30.  

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu