Dokumentuaren akzioak
Zumatzeko maskaradak: Joana Hoki eta Maider Larrori
Dantzan
Aurtengo maskaradetako lehen egunean aurreko belaunaldiko dantzari taldeak egin zieten harrera sorpresaz aurtengo maskarada taldeari; tartean ziren Joana Hoki eta Maider Larrori. 2014ko maskaradetan beraiek izan ziren protagonistak: Hoki kautera rolean aritu zen eta Larrori gatuzain. Dantzan 7-8 urterekin hasi zen Larrori eta Hoki 14 urterekin. Jean Etxegoien izan dute irakasle eta egun Larrori bera ere irakasle ari da Iruriko dantza eskolan Etxegoienekin batera. Ostiralero elkartzen dira eta egun hiru talde ari dira dantzan. Maskaradetako lehen egunean Irurin izan zen lehen barrikada eta inork jakin gabe, 30-40 urte bueltan dituzten dantzariek osatutako aitzindari taldea dantzan agertu zen jantzi beltzekin. Hamar bat urte dira kalean dantzatu ez direla; puntuak buruan eta gorputzean ondo gordeta dituztela diote, baina indarra eta hatsa galdu dituztela. Gazteei harrera egin eta lekukoa pasatzeko modua izan da taldearen agerraldia. Ikusi dute gazteek talde ederra osatu dutela aurtengorako eta harro antzematen dira jarraipenak etenik izan ez duelako. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Zumatzeko maskaradak, Joana Hoki eta Maider Larrori, Iruri, 2026-01-18.
Etiketak
- transmisioa
- iruri
- inauteriak
- joana-hoki
- maskaradak
- 2026
- tradizionala
- neguko-festak
- zuberoa
- maider-larrori
- zumatzeko-maskaradak
- maskaradak-2026
Dokumentuaren akzioak


