Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Irudi hauek Zuberoako Gotaine herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta aurretik argitaratutako Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu eta oraingoan, pastoralaren bukaeran ohikoa den dantza-jauziaren irudiak dira hemen ageri direnak.
Barkoxtarrek irabazi zituzten egun horretako antxerak eta beraz, haiek ari dira dantzan. Trajez jantzitako hainbat gizonezko, adin batekoak, agertzen zaizkigu. Moneinak ematen ari dira.
- sinple, pika, doble, itzul eta hiru, itzul eta hiru (2etan)
- aitzina pika (2etan)...
Esan bezala, dantzariak adin batekoak diruditen arren, dantzakera arina dute eta puntuak sendotasunez zerratzen dituzte. Dantzakera homogeneoa erakusten dute, baina tarteka dantzariren batek fantasiarako tartea ere hartzen du:
00:22 segunduan, adibidez, pika eta hiru itzuliz egiten du dantzarietako batek.
00:47an Sinple lauetan, tombé luzeak eta zeinak eginez markatzen du beste batek.
Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa
Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n
Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.
Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976
- Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri
- Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun
- Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri
- Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak
- Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen
- Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak
- Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak
- Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta
- Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak
- Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak
- Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri
- Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika
- Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala
- Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak
- Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala
- Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
