Dantza pintzelkadak Beasainen
Andre Mari Jasokundearen elizan agertutako XVI. mendeko horma-irudiek inspiratuta, “Musika eta Dantza Pintzelkadak” emanaldia eskaini dute Beasainen. Elizako margoen garaiko unibertso kulturala dantza eta musikaren bidez berreraikitzea izan da proiektuaren asmoa. Lanak Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak Tradizionala 12 deialdiaren babesa izan du. Mikel Sarriegik eta Carles Masek egindako lanek erakutsi dute Gipuzkoako dantza-maisuek transmititu duten dantza-sistemak lotura estua duela Errenazimentu garaian Europa osoan zabalduta zeuden eskola-dantzekin. Carles Mas dantza historikoan adituaren zuzendaritza artistikoarekin, XV. eta XVI. mendeetako dantzak berreraiki dituzte, Beasaingo dantzarien gorputz-hizkuntzara ekarrita. Euskal dantza-formak eta Europako dantza historikoaren arteko kidetasunak identifikatzeko ariketa izan da. Landutako piezarik berezienetako bat "Una mossa de Biscaia" izenekoa izan da. Lehen aldia da aro garaikidean balleto horren koreografia berreraiki dela. Barbara Spartiren ikerketa-lanak oinarri hartuta Carles Masek egin du berreraikitze lana. Xabier Sarasola eta Mikel Sarriegiren koordinaziopean aritu dira musikariak eta dantzariak: Aurtzaka dantza taldea; Carles Mas (flabiola); Guillermo Pérez (organettoa) Xabier Zeberiok zuzendutako Beasaingo Musika Eskolako Orkestra Aitor Garitanok zuzendutako Loinatz Abesbatza. Aurtzakaren jantziekin batera, Maritzuli Konpainiaren jantzi-bildumako XVI. eta XVII. mendeko zenbait jantzi historikoa baliatu dituzte dantzariek. Irudiak: GoierriTB, Oier Araolaza, Josu Garate. Edizioa: Idoia Lahidalga. "Musika eta dantza pintzelkadak, Beasain, 2025-12-13.
https://dantzan.eus/bideoak/beasain-musika-eta-dantza-pintzelkadak
https://dantzan.eus/bideoak/beasain-musika-eta-dantza-pintzelkadak/@@images/image-1200-10a2fb26ce008bee7f7c6311fb061361.png
Dantza pintzelkadak Beasainen
Andre Mari Jasokundearen elizan agertutako XVI. mendeko horma-irudiek inspiratuta, “Musika eta Dantza Pintzelkadak” emanaldia eskaini dute Beasainen. Elizako margoen garaiko unibertso kulturala dantza eta musikaren bidez berreraikitzea izan da proiektuaren asmoa. Lanak Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak Tradizionala 12 deialdiaren babesa izan du.
Mikel Sarriegik eta Carles Masek egindako lanek erakutsi dute Gipuzkoako dantza-maisuek transmititu duten dantza-sistemak lotura estua duela Errenazimentu garaian Europa osoan zabalduta zeuden eskola-dantzekin. Carles Mas dantza historikoan adituaren zuzendaritza artistikoarekin, XV. eta XVI. mendeetako dantzak berreraiki dituzte, Beasaingo dantzarien gorputz-hizkuntzara ekarrita. Euskal dantza-formak eta Europako dantza historikoaren arteko kidetasunak identifikatzeko ariketa izan da.
Landutako piezarik berezienetako bat "Una mossa de Biscaia" izenekoa izan da. Lehen aldia da aro garaikidean balleto horren koreografia berreraiki dela. Barbara Spartiren ikerketa-lanak oinarri hartuta Carles Masek egin du berreraikitze lana.
Xabier Sarasola eta Mikel Sarriegiren koordinaziopean aritu dira musikariak eta dantzariak: Aurtzaka dantza taldea; Carles Mas (flabiola); Guillermo Pérez (organettoa) Xabier Zeberiok zuzendutako Beasaingo Musika Eskolako Orkestra Aitor Garitanok zuzendutako Loinatz Abesbatza. Aurtzakaren jantziekin batera, Maritzuli Konpainiaren jantzi-bildumako XVI. eta XVII. mendeko zenbait jantzi historikoa baliatu dituzte dantzariek.
Irudiak: GoierriTB, Oier Araolaza, Josu Garate. Edizioa: Idoia Lahidalga. "Musika eta dantza pintzelkadak, Beasain, 2025-12-13.
Itsatsi bideo hau zure webgunean