Altsasu: Inauteriak 2026
Momotxorroak, Juantramposo, goldea, maskaritak, sorginak, akerra... agertu ohi dira Altsasuko kaleetan inauterietako asteartean. Momotxorroak dira ezagunenak, odolez zikindutako aurpegia eta amantala, ardi larrua bizkarrean eta adarrak buruan, oihu eta zintzarri hots artean kaleak indarrez hartzen dituzte. Hala ere, adi ibiliz gero, gainerako mozorroak ere ikus daitezke han eta hemen. Ibilbidea amaitzean, plazan batu eta zortzikoa dantzatu dute. Irudiak: Oier Araolaza. Inauteriak, Altsasu, 2026-02-17.
https://dantzan.eus/bideoak/altsasu-inauteriak-2026
https://dantzan.eus/bideoak/altsasu-inauteriak-2026/@@images/image-1200-a05effd271bbf989b54b41ebdf33721b.png
Altsasu: Inauteriak 2026
Momotxorroak, Juantramposo, goldea, maskaritak, sorginak, akerra... agertu ohi dira Altsasuko kaleetan inauterietako asteartean. Momotxorroak dira ezagunenak, odolez zikindutako aurpegia eta amantala, ardi larrua bizkarrean eta adarrak buruan, oihu eta zintzarri hots artean kaleak indarrez hartzen dituzte. Hala ere, adi ibiliz gero, gainerako mozorroak ere ikus daitezke han eta hemen. Ibilbidea amaitzean, plazan batu eta zortzikoa dantzatu dute. Irudiak: Oier Araolaza. Inauteriak, Altsasu, 2026-02-17.
Itsatsi bideo hau zure webgunean