Nafarroa
Dantza-planak 03 Lesaka 2026 ezpata-dantza
San Fermin egunean Lesakako zubigainekoa da ospakizuneko dantzarik ikusgarrienetakoa. Hamabost dantzarik errekaren bi aldeetako petrilen gainean dantzatzen dute. Goizeko dantza irudi horiek bertatik bertara jaso dituzte Eneko Etxanizek eta Haitz Gurrutxagak. Gaur egun ezpaten ordez makila apainduak erabiltzen badituzte ere, dantzak ezpata-dantzen ezaugarri koreografikoak gordetzen ditu: bi lerrotako antolaketa, gurutzaketak eta makilen truke berezia, beste hainbat ezpata-dantzatan ere ...