Dokumentuaren akzioak
Luzaide: Bolant Eguna 2025
Dantzan
Pazko igandez ospatzen da urtero Bolant Eguna Luzaiden, urteko festa egun handiena, herri goiz eta arrats dantzan aritzen den eguna. Eguraldiak goizeko lehen dantza saioak, bai herri-gunean, bai auzoetan egin ohi direnak errespetatu baditu ere, eguerdirako euria iragarrita zegoen eta kabalkada kale nagusitik abiatu eta zuzenean Arretxe frontoira joan da eta bertan egin dute dantza-saioa harmailak bete dituzten herrikideen eta bisitarien aurrean. Zaldizkoak, zapurrak, makilariak, zigantiak, banderariak, gorriak, neskatoak, bolantak eta musikariak, guztira 150 parte hartzaile inguru izan dira 2025eko Bolant Egunean. Martxak, bolant-dantzak, antrexatak, dantza-jauziak, euskaldunak, sorginak, kontra-dantzak eta makilarien-dantzak dantzatu dituzte eguerdiko saioan. Irudiak: Oier Araolaza. Luzaide, Bolant Eguna, 2025-04-20.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak


