Dokumentuaren akzioak
Zubieta: Joaldunak errege bezperan 2025
Malerrekan dagoeneko hasi dira joareak astintzen; gainean dira inauteriak. Errege bezperan entzuten da urtean lehen aldiz joare soinua Zubieta, Aurtitz eta Iturenen. Zubietako joaldunen irudiak jaso ditugu. Urtarrilaren 5ean herriko umeak joarean jantzita puska biltzean ibiltzen dira goizean zehar; horixe izaten da joareekin lehendabiziko hartu-emana. Inauterietan helduen atzetik ibiltzen hasteko entrenamendua izan ohi da. Gero helduak Doneztebeko errege kabalgatara joaten dira, eta, ondoren, Zubietan afaria egiten dute. Tripa bete eta gero, joaldunek eta joaldunak ez direnek, joareak jantzi eta gau guztian aritzen dira argitu arte. Irudiak: Zubietako joaldunak. Joaldunak errege bezperan, Zubieta, 2025-01-05.
Etiketak
- malerreka
- errege-bezpera
- joaldunak
- zubieta
- inauteriak
- joaldun-txikiak
- neguko-festak
- tradizionala
- nafarroa
- 2025
Dokumentuaren akzioak