Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Garde: Ttun-ttunak 25 urte

Dokumentuaren akzioak

Garde: Ttun-ttunak 25 urte

2025/09/24 10:10

25 urte dira Gardeko ttun-ttuna herritarrek dantzatzeko ohitura berreskuratu zutela. Josema Mendiolak eta Oier Mendiolak jaurti dute aurten Gardeko xeietako txupinazoa. Mendiola aita-semeak, berreskuraketaz arduratzeaz gainera, urteotan herritarrei ttun-ttuna irakasten ibili dirak. Urteotan dantzan aritutako guztiak batu eta bazkaria, festa eta dantzaldia egin dute. Garai batean Erronkaribarreko herri gehienetan egiten zen dantza hau eta XX. mendean hainbat herritan egin dira berreskuratze lanak. Garden egiten den ttun-ttuna Donostiako Argia dantzari taldeak prestatu zuen aldaera da. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean 1971an aurkeztu zuen Argia dantzari taldeak Erronkariko ttun-ttuna, Erronkaribarrean egindako ikerketetan oinarrituta. 1995 inguruan hasi zen Josema Mendiola Gardeko herritarrekin Argiak berreskuratutako ttun-ttuna plazaratzeko ideiaz hizketan. 2000. urtean Mendiolaren ekimenez dantzatu zen ttun-ttuna Garden, Añorgako Arkaitz taldeko dantzarien eskutik. Hurrengo urterako herritarrak erakutsi, eta, harrez gero, Gardekoak dira ttun-ttuna dantzatzen dutenak herriko festetan. Leyre Sanz herritarra izan da 25 urte hauetan musikaz arduratu eta musikariak gidatu dituen musika irakaslea. Garde, Ttun-ttuna, 2025.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Erlazionatutako elementuak
Garde 2022 Ttun-ttuna

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.