Dokumentuaren akzioak
Lesaka: San Fermin 2024 Ezpata-dantza entsegua
Lesakako ezpata-dantzarien entseguan izan gara. Hilabete daramate astean bitan entseatzen, eta egun handia gainean da: uztailaren 7a, San Fermin eguna. 15 dantzari irtengo dira ezpata-dantzan; titularrak dira, baina jende gehiagok entseatzen du. 2-3 urte entseatzen aritzen dira, titularren batek utzi eta beren lekua eskuratzeko gogoz. Beñat Ordoki aintzineskua eta Martin Etxegarai dira taldeko beteranoenak. Joel Gil aurreko urtean atera zen lehen aldiz berez Paulo Ramosen lekua zena hartuta, hura lesionatu egin baitzen azken momentuan, baina aurten bai, aurten dantzatuko du. Uxue Mesa eta Iratxe Muxika, berriz, aurten hasi dira entseguetan, ez dute presarik, ikasten ari dira eta prest direnean eta lekua uzten dietenean irtengo dira ezpata-dantzari; bitartean txistuarekin arituko dira sanferminetan. Irudiak: Idoia Lahidalga. Ezpata-dantzarien entsegua, Lesaka, 2024-06-25.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak