Dokumentuaren akzioak
Bakaiku: Inauteriak 2025 Kamarroak

Inauteri larunbatean atera dira kamarroak Bakaikun. Zaku, larru, odol, zapi edo animalia hezur eta adarrekin gorputza eta aurpegiak estali eta irteten dira kalera. Sakanako zigor luzeenak eramaten dituzte mozorro hauek, zaparra izenekoak. Euskal Herriko eta Europako beste zenbait inauteritan agertzen den gisan, goldea ateratzen dute, kasu honetan bi kamarrok tiratzen dutena. Goldearen bidez irudikatzen den ereintzaren errepresentazioak neguko festak nekazarien emankortasun erritoekin lotzera eraman ditu folklore ikertzaileak. Duela 25 urte Bakaikuko Euskara Batzordeak berreskuratu zituen garai bateko herriko ihoteak adinekoen eta testigantza idatzietatik abiatuta. Irudiak: Oier Araolaza. Kamarroak, inauteriak, Bakaiku, 2025-03-01.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak