Dokumentuaren akzioak
Izaba: Santiago 2024 Ttun-ttuna
Hainbat urtetan gordeak egon diren Erronkariko 40 jantzi tradizional dantzarazi dituzte aurten Santiago egunez Izaban. Duela 40 urte inguru bertako ttun-ttuna berreskuratzean egin ziren jantziak eta etxe batean gorde ziren. Orain etxea hustean jabeak herritarrei eman dizkie. Festetako egun nagusian aurrena bandera-dantza egiten da eta gero ttun-ttuna plazaratzen dute. Bi aldiz dantzatzen da, aurrena janzkera tradizionala dutenek hartzen dute parte eta jarraian nahi duen oro batzen da dantzara. Aurtengoan, beraz, ohi baino jende gehiago plazaratu da lehenengo ttun-ttunean. Bideoan ikus daiteke Santiago egunean, uztailaren 25ean, dantzatu duten Izabako ttun-ttuna. Izabako eta Uztarrozeko ttun-ttuna dantzatzen dute lehenengo janzkera tradizionala dutenek, bukatzeko Izabakoa errepikatzen dute, orduan nahi duenak dantza dezake. Irudiak: Flora Romero. Ttun-ttuna, Santiago, Izaba, 2024-07-25.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak