Dokumentuaren akzioak
Baigorri: Iruñeko dantzariak 1953

1953 urteko abuztuaren 2a, Baigorriko festak. Beheko plazako Iruñeko Udal dantzarien emanaldi bat ageri da irudiotan.
Lehenengo segundoetan zenbait bolant-dantzari eta neskato talde bat ageri da, bi lerroetan antolatuak, bolant-dantza dantzatzen.
25. segundoan agertzen dira Iruñeko dantzariak, hauek ere bolant-dantza dantzatzen.
- 53. segundoan 'Euskaldunak' dantzatzen ageri dira Dugunako bolant-dantzariak.
- 1:18 minutuan taldeko neskak ageri dira, ezezaguna zaigun kontrapas moduko dantza bat dantzatzen.
- 1:27 minutuan Otsagabiko pañuelo-dantza dantzatzen dute taldeko mutilek, boboa buru. Garaiko jantzien xehetasunak ikus ditzakegu koloretako irudiotan. Esaterako, espartin zinta beltzdunak edo zapi koloretsuak.
- 1:56 minutuan Dantza edo Katxutxa dantzatzen ageri dira, segundo gutxiz.
- 1:59 minutuan Jota dantzatzen ageri da boboa.
- 2:16 minutuan sagar-dantza dantzatzen dute taldeko neskek.
Irudiok Louise Geffroyk (Charleroi, Belgika) grabatu zituen. Baigorriko Leisparze auzoko Ardantzea etxeko seme batekin ezkondu zen. Parisen bizi baziren ere, udaro itzultzen ziren Baigorrira. Han Louisek bere zaletasuna —irudi grabatzea— garatu zuen. Garai hartan ez zen ohikoa amateur batek bideo kamararik izatea. Ez ohikoagoa oraindik emakume bat izatea irudi-hartzailea.
'Gure irudi galduak' ikerketa proiektuaren baitan aurkitu zuen grabazioa Josu Martinez zinemagile, ikerlari, eta EHUko irakasleak eta eskuzabalki partekatu du gurekin. Euskadiko filmategiak egin zuen irudion digitalizazioa.
Etiketak
- irudi-zaharrak
- bolant-dantzariak
- baigorri
- euskaldunak
- xx-mendea
- tradizionala
- duguna
- iruñeko-dantzariak
- nafarroa-beherea
- 1953
- duguna-dantza-taldea
- kontrapasa
- nafarroa
- arku-dantza
- otsagabiko-dantzak
- eskualdunak
Dokumentuaren akzioak